Parisko Euskal Etxea

Parisko Euskal Etxea, ofizialki Pariseko Eskual Etxea, Frantziako Île-de-France departamenduko Saint-Ouen udalerrian dagoen euskal etxe bat da, Paris hiriburuko iparraldeko mugatik kilometro batera.

Parisko Euskal Etxea
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
Frantziako udalerriSaint-Ouen-sur-Seine
Koordenatuak48°54′26″N 2°19′57″E
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1953
Arkitektura

    Historia

    Gaur egun Parisko eskualdean 30.000 euskaldun edo euskaldunen ondorengoak bizi dira. 1920ko hamarkadatik aurrera Ipar Euskal Herritik -multzo handitan- lehen euskaldunak Parisera abiatu ziren. 1928. urte aldean Eskualduna elkartea izan zen bertan eraturiko lehen giza-multzoa. Haren arioan hasi zen eratzen Eskual Etxea 1953. urtean.

    Anartean, Hego Euskal Herriko euskal erbesteratuak eta lan bila joandakoak Euskal Diaspora osatzera pasa ziren. 1980az geroztik Paris aldatzen hasi zen, baita euskaldunen bizimodua ere.

    47 urtez egoitza Parisko Passy (14) barrutian egon ondoren, 2003an gaur egungo Saint-Ouen udalerriko egoitzan ezarri zen.

    Hiru euskal belaunaldi ezagutzen dira Parisen. Bigarren belaunaldiaren seme-alabek beste gisa batez begiratzen diote geroari. Eskual Etxea izan da historikoki euskaldunen bilgune eta erreferente nagusia. Oraindik ere 3.000 lagun mugitzen dira bere inguruan.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.