Parisko 16. barrutia
Parisko 16. barrutia (frantsesez 16e arrondissement de Paris) Paris banatuta dagoen hogei barrutietako bat da. Sena ibaiaren eskuinaldean dago. Arrondissement de Passy izena ere badu, izen hau askorik erabiltzen ez den arren. Barrutiaren azaleraren erdia baino gehiago Bois de Boulogne basoak hartzen du.
Parisko 16. barrutia | ||
---|---|---|
udalerri barrutia | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Frantzia | |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | |
Eskualdea | Île-de-France | |
Departamendua | Seine | |
Territorial collectivity of France with special status | Paris | |
Alkatea | Danièle Giazzi (en) | |
Posta kodea | 75016 eta 75116 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 48°51′49″N 2°16′35″E | |
Azalera | 7.91 km² | |
Mugakideak | Parisko 7. barrutia, Parisko 8. barrutia, Parisko 15. barrutia eta Parisko 17. barrutia | |
Demografia | ||
Biztanleria | 162.061 (2021eko urtarrilaren 1a) −759 (2020) | |
Dentsitatea | 20.488,12 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1860 | |
mairie16.paris.fr |
Mugakideak
Iparraldean 17. eta 8. barrutiak ditu, mendebaldean Neuilly-sur-Seine, Boulogne-Billancourt udalerriak eta Sena (Bois de Boulogne hartuta, ekialdean Sena (ibaiaren beste aldean 15. eta 7. barrutiak daude).
Historia
Egungo mugak 1860koak dira, Paris 20 barrutitan banatu zuen 1859ko ekainaren 16ko legeari jarraikiz ezarriak.
Demografia
Urtea (errolda nazionala) |
Biztanleria | Dentsitatea (bizt/km²) |
---|---|---|
1962 | 227.418 | 28.985 |
1968 | 214.120 | 27.290 |
1975 | 193.590 | 24.674 |
1982 | 179.446 | 22.871 |
1990 | 169.863 | 21.650 |
1999 | 161.773 | 20.452 |
2006 | 153.920 | 19.459 |
Kirolak
Stade Roland Garros tenis kantxa eta Parc des Princes zelaia daude barruti honetan.
Ondasun nabarmenak
- Bois de Boulogne basoa.
- Jardin des Serres d'Auteuil (Bois de Boulogne).
- Bir-Hakeim zubia.
- Mirabeau zubia.
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.