Parisko Justizia Jauregia
Parisko Justizia Jauregia Parisko (Frantzia) Île de la Cité uhartean, San Luis jauregi zaharra egondako lekuan eraikitako jauregia da (San Luis jauregiko Sainte Chapelle gordetzen delarik).
Parisko Justizia Jauregia | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Departamendua | Seine |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Sector of Paris | Paris Centre |
Udalerri barrutia | Parisko 1. barrutia |
Kokapen fisikoa | Île de la Cité |
Koordenatuak | 48°51′21″N 2°20′42″E |
Historia eta erabilera | |
Sutea | 1871ko maiatzaren 24a |
Erabiltzailea | Court of Appeal of Paris (en) Frantziako Kasazio Auzitegia |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00085991 |
Historia
Erdi Arotik erabili da justizia administraziorako. XVI. mendetik Frantziako Iraultzara arte, gainera, Parisko Legebiltzarraren egoitza ere izan zen. Justizia Jauregiaren barruan Conciergerie dago, garai baten kartzela izan zena eta gaur egun museoa. María Antonieta bertan atxilo izan zen, gillotinan exekutatua izan aurretik.
1857 eta 1868 bitartean Joseph-Louis Duc eta Honoré Daumet arkitektoek berreraiki zuten.[1] Kanpoaldean Jean-Marie Bonnassieuxen eskulturak ditu.
1868ko urrian berrireki zen, ospakizun handirik gabe, Haussmann baroiaren bisita izan ezik. Grand Prix de l'Empereur jaso zuen, Frantzian hamarkada honetan egindako artelanik onena sarituz.
Erreferentziak
- Ayers 2004, p. 22. Daumet is sometimes spelled Dommey.