Paris

Paris[1] (frantsesez paʁi) ahoskatua) Frantziako hiriburua da, eta herrialdearen iparraldean dago, Sena ibaiaren ertzean. Hiriak 2.153.600 biztanle ditu,[2] eta haren metropolitar gunea, 12.067.000 milioi biztanlekoa izaki,[3][4] Europar Batasuneko jendetsuena da, Frantziako Uhartea (Île-de-France) eskualdean kokatua.

Artikulu hau Frantziako hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Paris (argipena)».
Paris
Paris
territorial collectivity of France with special status (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
AlkateaAnne Hidalgo
Izen ofizialaParis
Jatorrizko izenaParis
Posta kodea75116, 75001, 75002, 75003, 75004, 75005, 75006, 75007, 75008, 75009, 75010, 75011, 75012, 75013, 75014, 75015, 75016, 75017, 75018, 75019, 75020 eta 75000
Geografia
Koordenatuak48°51′24″N 2°21′08″E
Map
Azalera105.4 km²
Altuera28 m
MugakideakMontrouge, Malakoff, Vanves, Issy-les-Moulineaux, Boulogne-Billancourt, Saint-Cloud, Suresnes, Puteaux, Neuilly-sur-Seine, Levallois-Perret, Clichy, Saint-Ouen-sur-Seine, Saint-Denis, Aubervilliers, Pantin, Le Pré-Saint-Gervais, Les Lilas, Bagnolet, Montreuil, Saint-Mandé, Vincennes, Fontenay-sous-Bois, Nogent-sur-Marne, Joinville-le-Pont, Saint-Maurice, Charenton-le-Pont, Ivry-sur-Seine, Le Kremlin-Bicêtre, Gentilly, Senako Gainak, Sena Saint-Denis eta Marne Harana
Demografia
Biztanleria2.145.906 (2020ko urtarrilaren 1a)
−19.517 (2019)
alt_left 1.158.623 (%54) (%47,9) 1.028.903 alt_right
Dentsitatea20.359,64 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. III. mendea
Telefono aurrizkia1
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakErroma, Tokio, Kyoto, Berlin, Ramallah, Seul, Kairo, Chicago, Torreón, San Frantzisko, Kiev, Washington, Marrakex, Porto Alegre, Dubai, Pekin, Mexiko Hiria eta San Petersburgo
Matrikula75
Hizkuntza ofizialafrantses
paris.fr

Paris gaur egungo ekonomia-gunerik garrantzitsuenetakoa da, eta berebiziko eragina du politikan, artean, hedabideetan, aisialdian, zientzian eta modan,[5] munduko metropolirik garrantzitsuenetarikoa baita.[6]

Parisko eskualdea, Frantziako Uhartea deritzona, Frantziako ekonomia hiriburua da.[7] Munduko hirien artetik, barne produktu gordin handienetarikoa du: 669,2 bilioi euro 2013an.[8] Gainera, La Défense, Europako negozio-barrutirik handiena, Frantziako enpresen erdiaren egoitza nagusia da, eta munduko 100 enpresarik handienetatik 20rena ere baiA.[9] Era berean, hiriburu hartan dute egoitza nazioarteko hainbat erakundek, hala nola UNESCOk edota ELGAk.

Paris munduko turismo helmuga nagusia da, 30 milioi turistak bisitatzen baitute urtero.[10] Intereseko leku asko daude hirian. Adibidez, Eiffel Dorrea, Notre-Dame katedrala, Garaipen Arkua, Sacré-Cœur basilika eta abar. Horrez gain, Louvre eta Orsay museoek nazioarteko onarpena ere badute, baita Disneyland Resort Paris parkeak ere. Parisko Charles de Gaulle aireportua Frantziako aireportu nagusia da, eta munduko aireportu erabilienetatik zortzigarrena.[11]

1989an Europako kultura-hiriburua izan zen.

Izena

Paris izena galiar herritik datorkio (sing. Parisius, pl. Parisii). Erromatarren garaian, hiriaren izena Lutetia zen, baina era berean Civitas Parisiorum (Parisii-en hiria) ere bazuen, gerora gailendu zena. Parisii izenaren jatorria, ordea, ezezaguna da, nahiz eta inguruetako hainbat lekuri izena eman: Paris, Villeparisis, Cormeilles-en-Parisis eta Fontenay-en-Parisis. Erromatarren garaian, Parisiiak Ingalaterran ere aurkitzen ziren, egungo Ekialdeko Yorkshire konderrian.

Geografia

Topografia

Parisko arroaren bihotzean kokatua, Paris Sena (Seine) ibaiertzetan dago, gune historikoa sortu zen bi uharteen inguruan: Île de la Cité mendebaldean eta île Saint-Louis ekialdean. Hortik hedatzen da hiria, ibaiaren bi aldeetan: Eskuinaldea (Rive droite) iparraldean eta Ezkerraldea (Rive gauche) hegoaldean.

Paris intra-muros edo harresiz barnekoa, 1860an finkatua inguruko udalerriak bereganatu ostean, boulevard périphérique izeneko ingurabideak mugatzen du, aldirietatik bananduz. Bide laster hau 35 km luze da eta egun hirigintza proiektuak daude zatika estaltzeko, hiriburua eta aldirien arteko lotura naturalagoak egin ahal izateko.[12] Hirira sartzeko Parisko ateeak erabiliz egiten da, antzinako harresietan irekitako ateak, egun sarbide nagusiak autobidez edo kale arruntez.

Muga honen barnean, ibaiaren bi aldeetan, igeltsuzko muinoek hirian orografia markatzen dute. Eskuinaldean daude Montmartre muinoa (131 m), tontorrean Saint-Pierre de Montmartre eliza duela,[13] Belleville muinoa (128,5 m), Ménilmontant (108 m), Buttes-Chaumont (103 m), Passy (71 m) eta Chaillot (67 m). Ezkerraldean daude Montparnasse (66 m), Butte-aux-Cailles (63 m) eta Sainte-Geneviève (61 m).

Ingurabidetik haraindira, Paris batez ere bi eremutan hedatzen da, Haussmann baroiak berrantolatutako basoak: Bois de Boulogne mendebaldean (846 ha, 16. barrutian) eta Bois de Vincennes ekialdean (995 ha, 12. barrutian). Horrela, hirian perimetroa 54,74 km da. 1864tik, Parisko Udala Sena ibaiaren iturbururen jabea ere bada, erdigunetik 231 kilometrora, Source-Seine (Côte-d'Or) herritik hurbil.[14] Udalerriak 105 km² ditu guztira, metropolitar Frantziako udalerri luze-zabalenetan 113.a.

Frantziako bideen zero puntua Notre-Dame katedralaren aurrean dago, lauza izardun batek irudikatua.

Hidrografia

Sena gauez: pont des Arts eta pont Neuf

Senak hiria zeharkatzen du arku bat eratuz, hego-ekialdetik sartuz eta hego-mendebaldetik irtenez. Hogeita hamar zubi baino gehiagok ahalbidetzen dute pasabidea, horien artean Pont Neuf ospetsua, hiriko zaharrena.

Beste bi ur-bidek zeharkatzen dute hiria: Bièvre ibaia, hegoaldetik iristen dena eta egun lurrazpikoa, eta Saint-Martin ubidea, 1825ean irekia eta 4,5 km luze dena. Ubidea La Villette urmaelean hasten da, lur azpitik igarotzen da Faubourg-du-Temple karrikatik Bastillaraino, eta Senan isurtzen da. Berez Ourcq ubidearen azken tartea da, baina Senaren saihesbide gisa erabiltzeko ere eraiki zen, Ile Saint-Louis inguruetatik Saint-Denis arteko bidezidorra baita.

Klima

Parisek klima ozeaniko degradatua du: eragin ozeanikoa kontinentala baino handiagoa da, nahiko uda freskoekin (batez beste 18 °C) eta negu leunekin (batez beste 6 °C). Euria maiz egiten du, urtaro guztietan, nahiz eta kostaldean baino gutxiago egin (641 mm).

    Datu klimatikoak (Paris (1971–2000))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.1 21.4 25.7 30.2 34.8 37.6 40.4 39.5 36.2 28.4 21 17.1 40.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.9 8.2 11.8 14.7 19.0 22.7 25.2 25.0 20.8 15.8 10.4 7.8 15.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.5 2.8 5.1 6.8 10.5 13.3 15.5 15.4 12.5 9.2 5.3 3.6 8.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -14.6 -14.7 -9.1 -3.5 -0.1 3.1 6 6.3 1.8 -3.1 -14 -23.9 -23.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 53.7 43.7 48.5 53 65 54.6 63.1 43 54.7 59.7 51.9 58.7 649.6
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.2 9.3 10.4 9.4 10.3 8.6 8 6.9 8.5 9.5 9.7 10.7 111.5
Eguzki orduak 55.8 86.8 130.2 174.0 201.5 219.0 238.7 220.1 171.0 127.1 75.0 49.6 1630
Iturria: Meteo France[15]

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Parisko historia»
Parisen mapa historikoa

Parisii galiar herriak menperatzen zuen gaur egungo Parisko eremua Julio Zesarren tropak Paris bisitatu zutenean. Uste da Parisiik fundatu zutela hiria K. a. 250 eta 200 urteen bitartean, baina hiriaren lehenengo kokapena ezezaguna da.

K. a. 52. urtean, erromatarrek hiria bereganatu zutenean, Lutezia izendatu eta Sena ibaiaren ezkerraldean berreraiki zuten I. mendean.[16] Paris izena IV. mendean jaso zuen hiriak eta Klodoveok, frankoen buruzagiak,[17] hiriburu bihurtu zuen 508. urtean, erromatarrak garaitu ostean. IX. mendean zehar harresiak eraiki zituzten eskuinaldeko ertzean, ezkerrekoa desagertu baitzen.

Filipe Augustoren erregealdian (1190-1220), Paris erreinuaren hiriburu bihurtu zen,[18] eta harresi handiago bat eraiki zuten. XIV. mendean, Karlos V.ak (1371-1380) beste harresi handiago bat eraiki zuen hiriaren defentsarako.

XVI. mendearen amaiera eta XVII. mendearen hasiera bitartean, Henrike IV.ak lehenengo multzo arkitektonikoak eraikiarazi zituen, hala nola Place des Vosges. Haren oinordeko Luis XIII.ak harresia luzatu zuen eta Luis XIV.ak harresi hura bota eta haren ordez, bulebar handiak eraiki zituen. XVIII. mendearen amaieran, Frantziako Iraultzak gogotsu jo zuen Frantzia osoa baina batez ere hiria;[19] eta bertan jazo ziren lehen herri mugimenduak, Bastillako kartzelaren hartzea, esaterako.

Bastilla kartzelaren hartzea

Horren ondoren, Napoleon Bonaparte jeneralak bere burua enperadore izendatu ostean, Paris Inperioko hiriburu bihurtu zuen.[20] Luis Filiperen agintaldian, hiria inoiz baino lasterrago hazi zen. Napoleon III.aren agintaldian, transformaziorik garrantzitsuena egin zen: enperadoreak Haussmann baroia bultzatu zuen, Paris orduko hiririk modernoena bihurtzeko. Hiri zaharra suntsitu eta bulebar handiak eta eraikin modernoak eraiki ziren, Garnier opera haien artean. Ur-hornikuntza berriak egin ziren, baita beste lan publiko asko ere.[21] Paris, XIX. mendearen bigarren erdialdean, hainbat eta hainbat Nazioarteko Erakusketaren egoitza izan zen: garrantzitsuena 1889koa da, Iraultzaren lehen mendeurrena ospatzeko egina. Ekitaldi hartarako eraiki zen Eiffel Dorrea; hasiera batean, aldi baterako egin zuten, baina oraindik ere zutik dirau. XX. mendean Parisko metroaren lanak hasi ziren.

1940an, Wehrmacht-ak (Alemaniako armadak) konkistatu zuen hiria, Bigarren Mundu Gerran, hain zuzen ere. Okupazio-armadak administratu zuen Paris, eta lau urteren buruan hiritik alde egin zuten, hondamendi handirik sortu gabe (beste hiri europar sufritutako horrenbeste ez, behintzat).[22] François Mitterrand presidentearen agintaldian, 1980ko hamarkadan eta 1990ekoaren hasieran, Parisko hirigintza eta azpiegiturak nabarmen berritu zituzten.[23][24][25] Hiriko gune zailak berritu ziren (La Villette eta ezkerraldea, esaterako), eraikin esanguratsu ugari eraiki (Liburutegi Handia, Arche de la Défense edota Orsay museoa), eta Louvreko Museoa guztiz eraberritu.

Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: «Parisko barrutiak»

Parisko hirigunea 20 arrondissement edo barrutitan banatuta dago, erdigunetik hasita erlojuaren orratzen arabera kanporantz kiribiltzen direnak. Barrutiok 1860an Napoleon III.ak sortu zituen. Antzinako barrutiak 1795eko urriaren 11n sortu ziren, baina 12 bakarrik ziren. 1859ko ekainaren 16ko legearekin, Thiers harresi barneko aldiriak bereganatu ziren. Horrela, hedadura aldatuta, 20 barruti sortu ziren, zenbaki sistema berriarekin: kiribilean izendatu ziren, eta izendapen horrek oraindik indarrean dirau.

Barrutiaren zenbakia posta kodeko azken bi zenbakietan ageri da, 75001tik 75020ra.

Udal barruti horiek (arrondissements municipaux) ez dira departamendu barrutiekin (arrondissements départementaux) nahastu behar, Parisko barrutiak departamenduen kantonamenduen parekoak baitira. Frantzian, Lyon eta Marseilla dira udal barrutietan banatuak dauden bakarrak dira, Parisekin batera.

Bar.IzenaEremua
(ha)
BiztanleakDentsitatea (bizt/km²)
18721954199920051872195419992005
1Louvre18374 28638 92616 888(a)40 59321 2719 228(a)
2Burtsa (Bourse)9973 57843 85719 585(a)74 32144 30019 783(a)
3Temple11789 68765 31234 248(a)76 65655 82229 272(a)
4Herriko Etxea (Hôtel-de-Ville)16095 00366 62130 675(a)59 37741 63819 172(a)
5Panteoia (Panthéon)25496 689106 44358 84959 30038 06741 90723 16923 347
6Luxenburgo (Luxembourg)21590 28888 20044 91945 80041 99441 02320 89321 303
7Borboi jauregia (Palais-Bourbon)40978 553104 41256 98555 70019 20625 52913 93313 619
8Eliseoa (Elysée)38875 79680 82739 31439 20019 53520 83210 13210 103
9Opera (Opéra)218103 767102 28755 83858 80047 60046 92125 61426 973
10Enclos-St-Laurent289135 392129 17989 61289 60046 84844 69931 00831 004
11Popincour367167 393200 440149 102150 50045 61154 61640 62741 008
12Reuilly637 [26]87 678158 437136 591139 10013 76424 87221 44321 837
13Gobelins71569 431165 620171 533177 9009 71123 16423 99124 882
14Obserbatorioa (Observatoire)56469 611181 414132 844134 20012 34232 16623 55423 794
15Vaugirard84875 449250 124225 362231 5008 89729 49626 57627 300
16Passy791 [27]43 332214 042161 773146 9005 47827 06020 45218 572
17Batignolles-Monceau567101 804231 987160 860160 30017 95540 91528 37028 271
18Montmartre muinoa (Butte-Montmartre)601138 109266 825184 586188 50022 98044 39730 71331 364
19Buttes-Chaumont67993 174155 028172 730185 40013 72222 83225 43927 305
20Ménilmontant59892 772200 208182 952188 60015 51433 48030 59431 538
Bois de Boulogne846
Bois de Vincennes995
 Guztira10 5401 851 7922 850 1892 125 24617 56927 04220 164

(a) 1, 2, 3 eta 4 barrutiak guztira: 102.300 biztanle (18.301 bizt/km²)

Biztanleria

Paris harresiz barnekoa
1150
1328
1365
1422
1500
1565
1600
1637
1680
1750
1789
50.000200.000275.000100.000150.000294.000300.000415.000515.000576.000650.000
1801
1811
1817
1831
1836
1841
1846
1851
1856
1861
1866
546.000622.636713.966785.862899.313936.2611.053.8971.053.2621.174.3461.696.1411.825.274
1872
1876
1881
1886
1891
1896
1901
1906
1911
1921
1926
1.851.7921.988.8062.269.0232.344.5502.447.9572.536.8342.714.0682.763.3932.888.1102.906.4722.871.429
1931
1936
1946
1954
1962
1968
1975
1982
1990
1999
2004
2.891.0202.829.7532.725.3742.850.1892.790.0912.590.7712.299.8302.176.2432.152.4232.125.2462.142.800
2016
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
2.190.000----------
Datuak: estimaketa 1801 baino lehen; errolda 1801 ondoren - Iturria: Frantsesezko Wikipedia
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.

Ekonomia

La Défense auzoko ikuspegi orokorra

Paris munduko ekonomiaren erdigune garrantzitsu bat da. 2006 urtean, Parisko eskualdeko BPGa (Barne Produktu Gordina), 628,9 bilioi dolarrekoa izan zen. Beraz, bertako ekonomia Herbehereetakoa bezain handia da.[28]

Parisko BPGa munduko laugarren postuan dago, Tokio, New York eta Los Angeles hirien ostean beti ere. Era berean, Parisko eskualdea munduko 20. metropolitar gunerik handiena da.

Ekonomia oso askotarikoa da eta oraindik ere espezializaziorik eza handia du (Los Angeles, Londres edo New York ez bezala, lehen hiria zinema-industriari begira baitago, eta azken biak zerbitzu finantzieroei). Parisena batez ere zerbitzu-ekonomia da, eta Frantziako Uhartea eskualdeak sortzen duen BPGren erdia ekoizten da hiriburuan bertan. Goi-mailako teknologia hiriaren ezaugarrietako bat da.

Egun, Parisko ekonomiaren ardatzak ez dira bakarrik hiriburuaren udalean garatzen, baizik eta inguratzen duten gune-periferiko guztietan. Hortaz, bulego eta enpresa-egoitza berri gehienak Senako Gainak deituriko eskualdean daude: Opera, La Défense eta Val de Seine barrutiekin bat, Parisko ekonomiagune da. Senako Gainak eskualdea hiriburuaren zabalgune bat bihurtu da, eta bertan 873.775 pertsonak egiten zuten lan 2005ean. Urte berean, 1.653.551 pertsonak ziharduten Parisen bertan.

Parisko eskualdean, Frantziako ekoizpen industrialaren laurden bat produzitzen da, eta mota guztietako makineriak ekoizten dira. Era berean, luxuzko-artikuluak ere ohikoak dira Parisen, goi-mailako moda, perfumeak edo bitxiak, esaterako. Le Havre portu atlantiarra ere Parisi lotuta egon ohi da.

Halaber, munta oso handiko gune turistikoa da, urtero-urtero 30 milioi turista baino gehiago jasotzen baititu.[29]

Ondasun nabariak

Paris, Eiffel dorretik ikusita.

Kaleak eta plazak

Paris, Senaren ibaiertzak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Notre-Dame katedrala Senaren ertzean.

MotaKulturala
Irizpideak i, ii, iv
Erreferentzia 600
Kokalekua Frantzia
Eskualdea2Europa / Ipar Amerika
Izen ematea1991 (XV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
  • Eliseo Zelaien hiribidea (8. arrondissement): Ia 3 km luze da, La Concorde eta Charles de Gaulle plazak lotuz. "Ardatz historikoa" edo Axe historique izena du, hiriko leku enblematikoak konektatzen dituelako: Louvre-ko piramidea, Carrousel-eko Arc de Triomphe, Tuileries-eko lorategia, l'Obélisque, l'Arc de Triomphe eta l'Arche de la Défense modernoa. Zinema, jatetxe, taberna eta denda ugari daude etorbidearen alde bietan. 1975etik, Frantziako Tourra bertan amaitzen da.
  • Place de la Bastille.
  • Place Charles-de-Gaulle (lehenago, Place de l'Étoile deitua): Erdian, Garaipen Arkua dago.
  • Place de la Concorde: Bertan, Obelisko famatua dago.
  • Place de Grève edo place de l'Hôtel-de-Ville.
  • Place du Parvis-Notre-Dame: Bertan dago Notre Dame katedrala.
  • Place des Pyramides: Erdian Jeanne d'Arc-en brontzezko estatua dago. Tuileries-eko lorategia gertu dago.
  • Place de la République.
  • Place Saint-Michel: Quartier Latin-en dago (6. arrond.).
  • Place Vendôme: Bertan dago Vendôme zutabea.
  • Place des Victoires (1.-2. arrond.).
  • Place des Vosges (3.-4. arrond; lehenago, Place Royale deitua).

Unibertsitateak

  • Parisko Unibertsitatea edo Sorbona (La Sorbonne), Latin auzoan.
  • Université de Marne-la-Vallée (Paristik kanpo)
  • Université de Cergy-Pontoise (Paristik kanpo)
  • Université d'Évry-Val d'Essonne (Paristik kanpo)
  • Université de Versailles Saint-Quentin-en-Yvelines (Paristik kanpo)

Parkeak

  • Parc de Belleville.
  • Parc de Bercy.
  • Le bois de Boulogne.
  • Parc Georges Brassens.
  • Parc des Buttes-Chaumont.
  • Parc André Citroën.
  • Jardin du Luxembourg.
  • Champ-de-Mars (7. arrond.): Eiffel Dorrea eta Eskola militarraren artean dago.
  • Parc Monceau.
  • Parc Montsouris.
  • Jardin des Tuileries.
  • Parc de la Villette.
  • Le bois de Vincennes.
Parisko ikuspegia gauez eta Montparnasse Dorretik ikusita.

Garraioa

Parisko garraioa historian zehar eraikitako sistema konplexua da, oraindik ere hobetzean doana. Syndicat des transports d'Île-de-France delakoak (STIF), lehen Syndicat des transports parisiens (STP), eskualdeko garraio sistema ikuskatzen du.[31] Sindikatu honen kideak dira Île-de-France eskualdea eta bertako zortzi departamenduak. Sindikatu honek herri garraioa koordinatzen du: RATP (654 bus linea, Parisko metroa, hiru tranbia eta RER sarearen tarte batzuk darabiltzana), SNCF (Aldirietako trenak, tranbia linea bat eta RER sarearen beste tarteak darabiltzana) eta Optile izeneko operadore pribatuen elkargoa (1.070 bus linea darabiltzana)

Metroa da Parisko garraio sistema nagusia. 300 geltoki ditu (384 geraleku), 214 km errailek elkartuak. 16 linea ditu, 1 zenbakitik 14ra, gehi 3bis eta 7bis, hasieran jatorrizko lineen adar bat baino ez baitziren. Geltokien arteko distantzia txikia dela-eta, lineak mantsoegiak dira aldirietara hedatzeko, beste hiri batzuetan egin duten bezala. Horregatik, 1960ko hamarkadan RER sarea (Réseau Express Régional) sortu zen, urrutiko aldirietara iristeko. RER sareak bost linea ditu (A, B, C, D eta E), 257 geltoki eta 587 km errail.

Vélib' geltokia Bastilla plazan.

Gainera, Parisen tranbia linea bat dago (T3), Pont de Garigliano eta Porte d'Ivry artean. Parisko inguruetan beste hiru linea ere badaude: T1 (Saint-Denis eta Noisy-le-Sec artean), T2 (La Défense eta Porte de Versailles artean) eta T4 (Bondy eta Aulnay-sous-Bois artean).

Hirian Vélib' izeneko bizikleta alokairu sarea dago, 1.450 geltoki eta 20.000 bizikleta publiko baino gehiagorekin. Ferri zerbitzu berria ere bada (2008), Voguéo izenekoa, Sena eta Marne ibaietan.

Hiriburua, Frantziako burdinbide sareko erdigunea da. Sei tren geltoki nagusiak (Gare du Nord, Gare Montparnasse, Gare de l'Est, Gare de Lyon, Gare d'Austerlitz eta Gare Saint-Lazare) hiru trenbide-sarera konektatuak: TGV (abiadura handiko trena), Corail trenak (abiadura normalekoak) eta Transilien (aldirietakoak).

Parisek bi aireportu nagusi ditu: Paris-Orly aireportua, Paristik hegoaldera, eta Paris-Charles de Gaulle aireportua, iparraldean kokatua eta munduko erabilienetakoa. Eskualdean badira beste bi aireportu, Paris Beauvais Tillé aireportua eta Le Bourget aireportua, baina aurreko biak baino garrantzi txikiagoa dute.

Paristar ospetsuak

Edith Piaf abeslaria.
Sakontzeko, irakurri: «Paristar ospetsuen zerrenda»

Hedabideak

Aujourd'hui en France, France Soir, La Croix, La Tribune, Les Echos, Le Figaro, Le Monde, Le Monde diplomatique, L'Humanite eta Liberation ditugu hiriko egunkari orokorrik garrantzitsuenak.

Kirol egunkari nagusia L'Equipe dugu.

Kirolak

Paris Saint-Germain FC hiriko futbol talde nagusia da, bai eta Frantzia osoko garrantzisuenetarikoa ere. Racing Club de France ere historikoki txapelduna izan da 1930eko hamarkadan eta 1940koan. Le Stade de France herrialde osoko estadiorik handiena da, 80.000 pertsonako edukiera dauka eta hiriko iparraldean dago kokatuta, Saint-Denis udalerrian. 1998ko Munduko Futbol Txapelketarako eraiki zuten. Ordutik, UEFA Champions Leaguek finalak 2000an eta 2006an, 2007ko Munduko Errugbi Txapelketakoa eta 2016ko Europako Futbol Txapelketakoa ostatatu ditu.

Parisek Olinpiar Jokoetako egoitza nagusia izan da birritan historian zehar, 1900ean eta 1924an eta aurreikusten da 2024rako ere izatea.

Halaber, hiri honetan antolatzen dute urtero Roland Garros tenis txapelketa famatua, maiatz eta ekainaren artean. Uztailean, bestela, Frantziako Tourraren azken etapa bertan egiten dute urtero.

Herri eta hiri senidetuak

Paris ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago.

  • Italia Erroma (Italia) 1956tik aurrera (Seule Paris est digne de Rome; seule Rome est digne de Paris / Solo Parigi è degna di Roma; Solo Roma è degna di Parigi / «Paris bezalakorik, bakarrik Erroma; Erroma bezalakorik, bakarrik Paris»).[32][33]
  • Espainia Madril (Espainia)[34]

Ohorezko seme-alabak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Institut National de la Statistique et des Études Économiques. "Estimation de population par département, sexe et grande classe d’âge – Années 1990 à 2006". (Noiz kontsultatua: 2008).
  3. (Frantsesez) Paris (00851 - Unité urbaine 1999) - Thème : Évolution et structure de la population. Insee (Noiz kontsultatua: 2009).
  4. (Frantsesez) Paris (001 - Aire urbaine 1999) - Thème : Évolution et structure de la population. Insee (Noiz kontsultatua: 2009).
  5. Globalization and World Cities (GaWC) Study Group and Network, Loughborough University. "Inventory of World Cities". (Noiz kontsultatua: 2007).
  6. Stefan Helders, World Gazetteer. "World Metropolitan Areas". (Noiz kontsultatua: 2007).
  7. World Urbanization Prospects: The 2007 Revision Population Database. The United Nations (Noiz kontsultatua: 2009).
  8. Sammy Said. The Top 10 Richest Cities in the World. (Noiz kontsultatua: 2014).
  9. Fortune. Global Fortune 500 by countries: France. .
  10. Île-de-France Regional Council. Tourism. .
  11. Year to date Passenger Traffic. ACI Airports Council International 2014 (Noiz kontsultatua: 2014).
  12. Les seuils de Paris : étude de l'interface Paris-banlieue. mars 2001.
  13. Saint-Pierre de Montmartre eliza da Parisko gune gorena, eta ez handik hurbil dagoen Sacré-Coeur eliza (Cimetière du Calvaire).
  14. Le « Domaine des Sources de la Seine » in Paris en scènes / N°7 2e trimestre 2005. 2005.
  15. Meteo France. (2011ko abuztua). Climatological Information for Paris, France. .
  16. Mairie de Paris. Paris, Roman City - Chronology. (Noiz kontsultatua: 2006).
  17. The City of Antiquity, official history of Paris by The Paris Convention and Visitors Bureau
  18. Loire Valley: Land of a thousand chateaux, CNN.com
  19. consulted 29 November 2008. Victorianweb.org 2007 (Noiz kontsultatua: 2009).
  20. Battle of Paris 1814. Napoleonistyka.atspace.com (Noiz kontsultatua: 2009).
  21. Jones, Colin (2005) Paris: The Biography of a City (New York, NY: Penguin Viking), 318–319. orr.
  22. Bell, Kelly. Dietrich von Choltitz: Saved of Paris From Destruction During World War II. www.TheHistoryNet.com (Noiz kontsultatua: 2007).
  23. Émilie Willaert, historia eta geografia irakaslea. La région parisienne en chantier. (Noiz kontsultatua: 2008).
  24. Jérome Toulza, Université de Marne-la-Vallée. (PDF) La conception du RER. (Noiz kontsultatua: 2008).
  25. Mathieu Flonneau. City infrastructures and city dwellers: Accommodating the automobile in twentieth-century Paris. The Journal of Transport History (Noiz kontsultatua: 2008).
  26. Hors bois de Vincennes
  27. Hors bois de Boulogne
  28. World Bank. (PDF) Total GDP 2007. (Noiz kontsultatua: 2008).
  29. (Frantsesez) «"Les emplois dans les activités liées au tourisme: un sur quatre en Ile-de-France"» (PDF) Institut National de la Statistique et des Études Économiques (Noiz kontsultatua: 2006).
  30. Eiffel Dorrearen webgune ofiziala
  31. (Frantsesez) Syndicat des Transports d'Ile-de-France (STIF). Le web des voyageurs franciliens. .
  32. «Les pactes d'amitié et de coopération» Mairie de Paris (Noiz kontsultatua: 2007).
  33. «International relations : special partners» Mairie de Paris (Noiz kontsultatua: 2007).
  34. (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2018-08-09).

Ikus, gainera

  • Frantziako hiri nagusien zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.