Paris-Niza
Paris-Niza (frantsesez: Paris-Nice) txirrindularitzako etapakako lasterketa bat da, 1933an Albert Lejeunek, Le Petit Niçois egunkariaren zuzendariak, sortu zuena. Eguzkiaren Lasterketa bezala ere ezagutzen da, Frantzia iparraldetik hegoalderako ibilbidean jasaten den hobekuntza meteorologikoagatik.
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1933 | ||
Ekitaldi kopurua | 82 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (mar) | ||
Mota | Etapakako lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Frantzia | ||
Antolatzailea | A.S.O. | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Mailak | 2.HC (1999-2004) 2.PT (2005-2010) 2.UWT (2011-) | ||
Zirkuitua | UCI World Tour | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Matteo Jorgenson | ||
Garaipen gehien lortu duena | Seán Kelly (7 garaipen) | ||
Egungo ekitaldia | |||
2024ko Paris-Niza | |||
Dokumentazioa |
Historia
Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, Paris-Niza proba, desagertu egin zen 1939ko edizioaren ondoren. 1946ko maiatzean berriz jokatu zen, baina ez zuen jarraipenik izan hurrengo urteetan.
1951. urtean, Jean Leulliot kazetariak lasterketa berreskuratu zuen eta ordutik, urtero, martxoan jokatu da. 1951 eta 1953 bitartean, Paris-Côte d'Azur izena hartu zuen. 1954an, jatorrizko izena berreskuratu zuen, 1959an bakarrik aldatu zena, Paris-Niza-Erroma bezala lehiatu baitzen. Hau izan zen proba honen ediziorik luzeena, 11 etapatan 1.955 kilometro egin baitziren.
1982tik 1999 arte, Josette Leulliotek, Jean Leullioten alabak hartu zuen probaren zuzendaritza. 2000 eta 2001 urteetan, probaren zuzendaria Laurent Fignon izan zen. 2002tik aurrera, Paris-Niza lasterketa A.S.O. elkartearena da, beste kirol ekintza batzuen artean, Frantziako Tourra eta Paris-Dakarra antolatzen dituen berberarena.
Sortu zutenetik, Paris-Niza lasterketa, egutegiko proba garrantzitsuenetako bat izan da, eta, horregatik, proba hau irabazi dutenen artean, txirrindulari ospetsu mordo bat dago. Horien artean, Seán Kelly (1982tik 1988ra arteko Paris-Niza guztiak irabazi zituena), Jacques Anquetil, Fred De Bruyne, Eddy Merckx, Raymond Poulidor, Joop Zoetemelk, Miguel Indurain, Tony Rominger eta Laurent Jalabert nabarmendu behar dira.
Ibilbidea
Bere izena Paris-Niza den arren, lasterketa hau ez da beti Parisen hasten, gertu dituen hegoaldeko herrietan baizik. 1998tik, azkeneko etapa Promenade des Anglais izeneko Nizako pasealekuan amaitzen da. Lehenago, 1973tik 1995 arte, lasterketa hau, Col d'Èzerako kronoeskalada batean amaitzen zen. Trantsizio bezala, 1996 eta 1997ko edizioak, Antibes eta Niza arteko erlojuz kontrako sektore batekin amaitu ziren. Azkeneko edo azken-aurreko etapak, mendiko ibilbide luze bat izaten du, la Turbie eta Col d'Èzetik igaroz. Ohiko beste etapa amaiera bat Mont Faron mendatea da, Toulondik gertu.