Paris, je t'aime
Paris, je t'aime (euskaraz Paris, maite zaitut) 2006ean hainbat herrialdeetako zinema zuzendariek zuzendutako 18 laburmetraiez osatua dagoen drama filma bat da, Parisko 18 barrutiko bana. 2006ko maiatzaren 18an Canneseko Zinemaldian estreinatu zen.
Paris, je t'aime | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2006 |
Izenburua | Paris, je t’aime |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa ingelesa gaztelania arabiera mandarin txinera |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia, Alemania, Suitza eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, komedia dramatikoa, film erromantikoa, vampire film (en) eta film komikoa |
Iraupena | 120 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zatiak | 18 |
Telesaila | Cities of Love (en) |
Grabazio lekua(k) | Paris eta parc Monceau (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Olivier Assayas Isabel Coixet Bruno Podalydès (en) Gurinder Chadha Gus Van Sant Joel Coen Ethan Coen Walter Salles Daniela Thomas Christopher Doyle Nobuhiro Suwa (en) Sylvain Chomet (en) Alfonso Cuarón Oliver Schmitz (en) Richard LaGravenese Vincenzo Natali (en) Wes Craven Tom Tykwer Frédéric Auburtin Gérard Depardieu Alexander Payne |
Gidoigilea(k) | Richard LaGravenese Ethan Coen Joel Coen Gus Van Sant Walter Salles Isabel Coixet Alfonso Cuarón Olivier Assayas Wes Craven Tom Tykwer Alexander Payne Vincenzo Natali (en) |
Antzezlea(k) | |
Fanny Ardant Juliette Binoche Steve Buscemi Sergio Castellitto Willem Dafoe Gérard Depardieu Ben Gazzara Maggie Gyllenhaal Bob Hoskins Catalina Sandino Moreno Emily Mortimer Nick Nolte Natalie Portman Gena Rowlands Ludivine Sagnier Barbet Schroeder Rufus Sewell Gaspard Ulliel Elijah Wood Olga Kurylenko Aïssa Maïga Bruno Podalydès (en) Marianne Faithfull Javier Cámara Miranda Richardson Leonor Watling Hippolyte Girardot Yolande Moreau Alexander Payne Margo Martindale Adel Bencherif (en) Wes Craven Cyril Descours (en) Leïla Bekhti Julien Béramis (en) Walid Afkir Sara Martins Julie Bataille (en) Florence Muller Laetitia Spigarelli (en) Hervé Pierre Frankie Pain | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Emmanuel Benbihy (en) Claudie Ossard |
Konpainia ekoizlea | Canal+ |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Pierre Adenot (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Pierre-Yves Gayraud (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris |
Argumentu nagusia | Parisa eta maitasuna |
parisjetaime-lefilm.com | |
Filma osoa Paris hirian girotua dago eta bere 18 barrutietan jazotako beste horrenbeste istorio laburren bidez hiria eta bertako biztanleen ikuspegi eta bizipen ezberdinak islatzen dira.
2008an egitura berdineko New York, I Love You (New York, maite zaitut) filma estreinatu zen, kasu honetan New York hirian girotua.
Argumentua
Atala | Barrutia | Zuzendariak | Gidoigileak | Deskribapena | Aktoreak |
---|---|---|---|---|---|
Montmartre | 18. barrutia | Bruno Podalydès | Gizon batek bere autoa Montmartre kalean aparkatu eta bere autoaren albotik igarotzen diren oinezko emakume guztiak "deabruak bereganatuak" diruditelari buruz gogoeta egiten du. Orduan oinezko emakume batek bere autotik hurbil konortea galdu eta gizona laguntzera joango zatzaio. | Bruno Podalydès, Florence Muller | |
Quais de Seine | 5. barrutia | Paul Mayeda Berges eta Gurinder Chadha | Gizon gazte bat bere bi lagunekin parranda egitera atera eta bi lagunak kaletik doan emakume oro irainduko dute, bitartean gizon gaztea emakume musulman gazte batekin adiskidetuko da. | Cyril Descours, Leïla Bekhti | |
Le Marais | 4. barrutia | Gus Van Sant | Gizonezko bezero gazte bat inprimategi batera joan eta bertako gizonezko langile batez erakarria sentituko da, honi azalpen bat eman asmoz bere arima bikia dela pentsatuko du, langile hark oso frantses gutxi hitzegiten duela ohartu gabe. | Gaspard Ulliel, Elias McConnell, Marianne Faithfull | |
Tuileries | 1. barrutia | Joel eta Ethan Coen | Amerikar turista batek jendearekin begizko kontakturik inoiz ez izateko arau nagusia hautsiz Tuileries geltokian dagoen bikote gazte baten arteko gatazkaren erdian sartuko da. | Steve Buscemi, Axel Kiener, Julie Bataille | |
16.eko lekua | 16. barrutia | Walter Salles eta Daniela Thomas | Emakumezko etorkin gazte batek bere haurtxoa haurtzaindegian laga aurretik gaztelaniasko sehaska kanta bat ("Que Linda Manita") abesten ari zaio. Ondoren bere nagusi aberatsen etxera lan egiteko bidai luzea egiten du (nagusien aurpegiak ez dira inoiz ikusten), bertan bere nagusien haurtxoari sehaska kanta berbera abesten dio. | Catalina Sandino Moreno | |
Porte de Choisy | 13. barrutia | Christopher Doyle | Doyle, Rain Kathy Li eta Gabrielle Keng Peralta | Edertasun produktuak saltzen dituen emakumezko komertzial batek Chinatowngo areto batetik telefono dei bat giten du, bertako nagusia den txinatar emakumea bezero burugogorra izatea suertatuko zaio. | Barbet Schroeder, Li Xin |
Bastille | 12. barrutia | Isabel Coixet | Sergio bere maitalea den Marie Christinerengatik bere ezkontza hausteko prest dago, baina bere emazteak gaixotasun terminal bat duela argitzen dionean haren alboan jarraitzea erabakiko du, iraganean bere emazteaz sentitzen zuen maitasuna berreskuratuz. | Leonor Watling, Sergio Castellitto, Miranda Richardson, Javier Cámara | |
Place des Victoires | 2. barrutia | Nobuhiro Suwa | Bere semetxo hil berriaren heriotzarengatik dueluan dagoen ama bat cowboy magiko batek kontsolatzen du. | Juliette Binoche, Willem Dafoe, Martin Combes | |
Tour Eiffel | 7. barrutia | Sylvain Chomet | Mutil batek mimoak diren bere gurasoak espetxean nola elkar ezagutu eta maitemindu ziren azaltzen du. | Paul Putner, Yolande Moreau | |
Parc Monceau | 17. barrutia | Alfonso Cuarón | Adineko gizon bat eta emakume gizon bat hirugarren pertsona batekin ("Gaspard") elkartzen dira, gizona emakumearen hurbilekoa den norbait da, baina ez dago berarekin kontent. Azkenean aita-alabak direla argituko da, eta Gaspard emakumearen haurtxoa. Atal guztia filmaketa bakar batean burutu zen eta bost minutuko iraupena du. Pertsonaniak bideo denda baten parean oinez dabiltzanean Paris, je t'aime filmeko beste zuzendari batzuen filmeen posterrak erakusleihoan ikusgai daude. | Nick Nolte, Ludivine Sagnier | |
Quartier des Enfants Rouges | 3. barrutia | Olivier Asayas | Emakumezko estatubatuar aktore batek bere droga-saltzaileari haxixa erosi eta berataz maiteminduko da. | Maggie Gyllenhaal, Lionel Dray | |
Place des fêtes | 19. barrutia | Oliver Schmitz | Place des Fêtes metro geltokian nigeriar gizon bat labankada baten ondorioz hiltzorian dago eta emakumezko paramediku bati kafe bat eskatuko dio. Ondoren gizonak emakumea lehenagotik lehenbizikoz ikusi zuenetik berataz maitemindua zegoela argituko da. Emakumeak denboran atzera egin eta gizona nor zen oroitzen duen unean hark bere kafea badu, baina jada hila da. | Seydou Boro, Aïssa Maïga | |
Pigalle | 9. barrutia | Richard LaGravenese | Adineko bikote bat bikoteen elkartruke taberna batean topatu eta heuren harremanari bizipoza berri bat eman nahian gizonak bezeroaren eta emakumeak emagalduaren fantasia antzeztuko dute. | Bob Hoskins, Fanny Ardant | |
Quartier de la Madeleine | 8. barrutia | Vincenzo Natali | Motxiladun turista gazte bat gauez hirian barna doala gizonezko baten gorpu batekin topo egingo du, bai eta gizona erasotu duen eta hartaz elikatzen ari den emakume banpiroarekin ere. Nahiz eta hasieran mutil gaztea ikusitakoaz izutu, laisterrera emakume banpiroaz maitemindu eta bere odolaren bidez erakartzeko eskumuturrean ebakia egingo du. Zauriak mutil gaztea eskailera batzuetatik erorarazi eta buruarekin lurzoruaren kontra heriotza ekarriko dion kolpe itzela hartuko du, baina emakume banpiroa berragertu eta mutilari bere odoletik apur bat elikatuz mutila ere banpiroa bilakatuko da, honela bien arteko maitasun harreman baten hasiera ahalbidetuz. | Elijah Wood, Olga Kurylenko | |
Père-Lachaise | 20. barrutia | Wes Craven | Père Lachaise hilerrirako bisita batean zehar, neska gazte batek bere mutilagunarekin harremana hautsiko du, honek bere burua Oscar Wilden mamuaren laguntzaz ludituko du. | Emily Mortimer, Rufus Sewell, Alexander Payne | |
Faubourg Saint-Denis | 10. barrutia | Tom Tykwer | Aktorea izaten saiatzen ari den bere neskalagunarekin hautsi ondoren, mutil gazte itsu batek heuren arteko maitasun harremanaren gailentzea eta gainbehera islatuko du. | Natalie Portman, Melchior Beslon | |
Quartier Latin | 6. barrutia | Frédéric Auburtin eta Gérard Depardieu | Gena Rowlands | Banandutako bikote batek ofizialki dibortziatu aurretik taberna batean elkarrekin hitzordua egin eta heuren azken tragoxka hartuko dute. | Ben Gazzara, Gena Rowlands, Gérard Depardieu |
14. barrutia | 14. barrutia | Alexander Payne | Payne eta Nadine Eid | Carolek, lanbidez Coloradoko Denver hiriko postaria dena, Europako bere oporraldiko lehenbiziko egunaz gozatzen ari da, eta bere erdipurdizko frantsesez Paris zergatik maite duen errezitatzen du. | Margo Martindale |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.