Pariak (zerga)
Pariak (latinez: pariāre 'bi gauza [kontu bat] berdindu, kitatu, ordaindu') taifetako erregeek (1031-1492) errege kristauei ordaintzen zieten zerga bat zen, batik bat, Leongo Erresumari, bertan sortu baitzen zerga hau. Zerga honen helburua errege kristauen erasoak ekiditea zen, eta baita haien babesa izatea ere, izan taifa zergapetua beste taifa batzuetatik babesteko, izan beste erresuma kristauetatik babesteko.
Lurralde islamikoak taifa erresumetan banaturik egon eta gaitasun militar urriagokoak izan arren, ekonomikoki eta kulturalki oparoak ziren, eta horri esker, errege kristauen zerga itogarriei aurre egin ahal izan zieten. Zerga horri esker, taifetako agintariek, ohartu gabe, erresuma kristauetako ejerzituak finantzatu zituzten.
Kordobako Kalifa-herria desegin zenean, 1031tik aurrera, agerian geratu zen kristauen nagusitasun militarra.