Paresiera
Paresiera (bere hiztunek Haliti-Paresi edo Paresi-Haliti deitua) Brasilen hitz egiten den Arawak hizkuntza bat da. Gutxi gora behera 2.000 paresi daude, eta horietatik 1.800 inguruk (populazioaren %90 inguru) hitz egiten du paresiera[1]. Mato Grosso estatuan bizi dira paresi gehienak, eta zehatzago izanda bederatzi lurralde indigenatan: Rio Formoso, Utiariti, Estação Parecis, Estivadinho, Pareci, Juininha, Figueira, Ponte de Pedra eta Uirapuru.
Paresiera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 1.800 (2014) |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indigenous language (en) Ameriketako jatorrizko hizkuntzak Arawak hizkuntzak Paresi–Waura (en) | |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | pab |
Ethnologue | pab |
Glottolog | pare1272 |
UNESCO | 1814 |
IETF | pab |
Endangered Languages Project | 1065 |
Hizkuntza ez dago laster desagertzeko arriskuan. Eguneroko domeinu askotan erabiltzen da, baina ez da transmititzen belaunaldien artean, eta hiztun askok portugesa hartu dute hizkuntza nagusi gisa. Portugesa hezkuntzan eta osasungintzan erabiltzen da, eta brasildar kultura paresien artean hedatzen ari da, euren hizkuntza eta praktika kulturalak alboratuz[2].
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Paresi» Ethnologue 2019-11-19 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
- (Ingelesez) Brandão, Ana Paula Barros. (2014-05). A reference grammar of Paresi-Haliti (Arawak). (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).