Parentalia
Parentalia edo Parentes festa Antzinako Erromako hileta-ospakizuna zen. Otsailaren 13tik 21era familia baten (parentes) edo, batzuetan, herri baten hildakoen alde sakrifizioak eta zeremoniak antolatzen ziren.
Ohiturak
Egun horietan hilen ahaideak, senideak eta lagunak biltzen ziren hilobiak bisitatzeko eta bertan sakrifizioak egiteko. Halaber, eskaintzak (esnea, ardoa, eztia eta irina) eta oturuntzak egiten ziren.
Festen lehenengo egunean, otsailaren 13an, Vestaren birjin batek Tarpeyako Vestaren birjinaren hilobian erromatar parentes guztien erritu publikoen irekiera egiten zuen.[1] Gainontzeko zeremoniak familia giroan egiten ziren.[2]
Ovidiok egiten ziren eskaintza sakratuak deskribatu zituen (sacrificia). Hirietatik kanpoko nekropolietan, familien hilobien aurrean, loreen sortak, garia, gatza, ogia ardoaz bustita eta bioletak jartzen ziren. Produktu horiek "hilen itzalentzako" ziren (manes edo Festusen, di manes - "onak"); horrela hilen eta bizien arteko loturak eta elkarrekiko betebeharrak indartu nahi zituzten. Hau guztia paterfamilien (familia-buruen) betebehar legala zen..[3]
Parentaliak otsailaren 21ean bukatzen ziren baina beste bertsioen arabera 22an zen azken egun hori. Amaiera gauerdiko errituekin ematen zitzaien; erritu horiek Feralia izena zuten; Feralia benetako hilen festa zen. Erromatarrek uste zuten egun horretan hilen arimak bizien artean libreki ibil zitezkeela. Orduan paterfamiliek manesen alde gaiztoa azaltzen zutenean. Feralia hauek lasaitzeko konjurua zen. Ovidioren iritziz erritu hauek jatorria nekazari munduan zuten eta Parentalia bera baino zaharragoak ziren. Modu batez garbiketa erritua zen, hurrengo egunean Caristia festa ospatzeko: familia osoa biltzen zen oturuntza informala egiteko eta, horrela, hildakoenganako adiskidetasuna ospatzeko.[4]
Parentaliatik Caristia arte tenplu guztiak ixten ziren, ezkontzak debekatuta zeuden eta magistratuek haien domeinik gabe agertzen ziren, horrela lan ofizialak egin ezin zirela adierazteko. W. Warde Fowler-en iritziz Parentalia "hileten errituaren urteroko berritzea zen."[5]
Festen azken egunean manesak omentzen ziren (arbasoen espirituak) eta Mania Larunda jainkosari sakrifizioa eskaintzen zitzaion; jainkosa hori, nolabait, heriotzaren anderea zen. Parentalia zela eta, otsailean aktibitate alaiak egitea ez zen batere egokia.[6]
Erreferentziak
- W. Warde Fowler, The Roman festivals of the period of the Republic, Macmillan, 1899: 306. http://www.archive.org/stream/romanfestivalsof00fowluoft
- Beard, North, Price, Religions of Rome, volume 1, a History, Cambridge University Press, 1998, 50.
- W. Warde Fowler, The Roman festivals of the period of the Republic, 306.
- W. Warde Fowler, The Roman festivals of the period of the Republic, 309
- W. Warde Fowler, The Roman festivals of the period of the Republic, 308.
- Diccionario Enciclopédico Gaspar y Roig, 1870.