Parazoa

Parazoa (greziarretik, Παρα- ondoan eta ζωα animali - animalien ondoan) animalien zuhaitz filogenetikoaren oinarrian dagoen azpi-erreinu bat da. Beste animalia guztiak eta gehienak Eumetazoa azpi-erreinuan sailkatzen dira. Talde honen ezaugarriak oso primitibotzat hartzen dira, eta ez dute ehunik edo, gutxienez, ez daude guztiz diferentziatuak. Filum bakarra izaten dute barruan, Porifera, muskulurik, nerbiorik edo barne organorik ez duen taldea, maiz zelula-kolonia baten antza gehiago dutenak organismo zelulaniztun batena baino.

Parazoa
Ediacarar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
Azpierreinua Parazoa
Grant eta Todd, 1838

Batzuetan, Parazoaren barruan Archaeocyatha ere gehitzen da, desagertutako belakien antzeko animalien talde bat, maiz Poriferaren barruan sailkatzen ez dena, nahiz eta hau eztabaidagarria izan[1]. Aditu batzuek Placozoa ere sartzen dute hemen, baina phyllum honen barruan Trichoplax adhaerens espeziea baino ez denez deskribatu oso zaila da talde honetan edo Agnotozoa azpierreinuan sailkatzea.

Parazoek ez dute simetriarik eta gaur egun 5.000 bat espezie ezagutzen dira, horietatik 150 ur gezakoak. Larbek mugitzeko gaitasuna dute, baina helduak sesilak dira.

Filogenia

Parazoa—Eumetazoa bereizketa orain dela 940 milioi urte agertu zela uste da[2].

Azken filogenien arabera, Porifera eta Placozoa ez dira talde berberekoak. Edonola, Placozoek zelenteratu sinpleak dituzte, belakiek ez bezalakoak[3][4][5].

Animalia

Porifera

Eumetazoa

Ctenophora

ParaHoxozoa

Bilateria

Cnidaria

Placozoa

Erreferentziak

  1. Rowland, Stephen M.. (2001). «Archaeocyaths: A History of Phylogenetic Interpretation» Journal of Paleontology 75 (6): 1065–1078. ISSN 0022-3360. (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  2. (Ingelesez) Nikoh, Naruo; Iwabe, Naoyuki; Kuma, Kei-ichi; Ohno, Mutsuhito; Sugiyama, Tsutomu; Watanabe, Yoko; Yasui, Kinya; Shi-cui, Zhang et al.. (1997-07-01). «An Estimate of Divergence Time of Parazoa and Eumetazoa and That of Cephalochordata and Vertebrata by Aldolase and Triose Phosphate Isomerase Clocks» Journal of Molecular Evolution 45 (1): 97–106.  doi:10.1007/PL00006208. ISSN 1432-1432. (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  3. (Ingelesez) Laumer, Christopher E.; Fernández, Rosa; Lemer, Sarah; Combosch, David; Kocot, Kevin M.; Riesgo, Ana; Andrade, Sónia C. S.; Sterrer, Wolfgang et al.. (2019-07-10). «Revisiting metazoan phylogeny with genomic sampling of all phyla» Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences 286 (1906): 20190831.  doi:10.1098/rspb.2019.0831. ISSN 0962-8452. PMID 31288696. PMC PMC6650721. (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  4. Laumer, Christopher E; Gruber-Vodicka, Harald; Hadfield, Michael G; Pearse, Vicki B; Riesgo, Ana; Marioni, John C; Giribet, Gonzalo. (2018-10-30). Rokas, Antonis ed. «Support for a clade of Placozoa and Cnidaria in genes with minimal compositional bias» eLife 7: e36278.  doi:10.7554/eLife.36278. ISSN 2050-084X. PMID 30373720. PMC PMC6277202. (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  5. (Ingelesez) Feuda, Roberto; Dohrmann, Martin; Pett, Walker; Philippe, Hervé; Rota-Stabelli, Omar; Lartillot, Nicolas; Wörheide, Gert; Pisani, Davide. (2017-12-18). «Improved Modeling of Compositional Heterogeneity Supports Sponges as Sister to All Other Animals» Current Biology 27 (24): 3864–3870.e4.  doi:10.1016/j.cub.2017.11.008. ISSN 0960-9822. PMID 29199080. (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Parazoa Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.