Paratioi
Paratioia konposatu organikoa da C10H14NO5PS formula duena organofosfatoen familiakoa. Intsektizida eta akarizida gisa baliatu izan da. Bizidunontzat oso toxikoa denez estatu gehienetan erabiltzea debekatuta edo erabilera oso mugatuta dago[1]. Solido zuria da, nahiz eta komertzialki ustel usaineko likido marroi gisa saldu ohi den[2].
Paratioi | |
---|---|
Formula kimikoa | C10H14NO5PS |
SMILES kanonikoa | [N+(=O)[O-]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [N+(=O)[O-] 3D eredua] |
Konposizioa | fosforo eta karbono |
Mota | konposatu kimiko |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,27 g/cm³ (20 °C) |
Disolbagarritasuna | 0,001 g/100 g (ur, 20 °C) |
Fusio-puntua | 6 °C |
Irakite-puntua | 375 °C (760 Torr) |
Lurrun-presioa | 0 mmHg (20 °C) |
Masa molekularra | 291,033 Da |
Erabilera | |
Rola | acetylcholinesterase inhibitor (en) eta kantzerigeno |
Arriskuak | |
NFPA 704 | 1
4
2
|
Denboran ponderatutako esposizio muga | 0,05 mg/m³ (10 h, baliorik ez) 0,1 mg/m³ (8 h, Ameriketako Estatu Batuak) |
Flash-puntua | 200 °C |
IDLH | 10 mg/m³ |
Eragin dezake | parathion exposure (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | LCCNCVORNKJIRZ-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 56-38-2 |
ChemSpider | 13844817 |
PubChem | 991 |
Reaxys | 2059093 |
Gmelin | 27928 |
ChEMBL | CHEMBL261919 |
RTECS zenbakia | TF4550000 |
ZVG | 11320 |
DSSTox zenbakia | TF4550000 |
EC zenbakia | 200-271-7 |
ECHA | 100.000.247 |
MeSH | D010278 |
Human Metabolome Database | HMDB0001355 |
UNII | 61G466064D |
KEGG | C06604 |
Sintesia
Paratioia azido dietil ditiofosforikoa kloratuz sintetizatzen da industrialki. Lehen urrats gisa dietitiofosforil kloruroa eratzen da.
Ondoren kloruroa sodio 4-nitrofenolatoz tratatzen da palatioia lortzeko.
Toxikotasuna
Paratioia kolinesterasa inhibiltzailea da. Nerbio-sistemari eragin dio azetilkolinaesterasa inhibituz. Larruazalean edo mukosen zehar xurgatuz edo ahoratuz barneratzen da gorputzean. Xurgatutako paratioia oso azkar paraoxoira metabolizatzen da. Horrek buruko minak, konbultsioak, ikusmen-galerak, botagura, sabeleko minak, beherako larriak, dispneak, konorte-galera, birika-edemak eta arnasketa etetea eragin ditzake. Pozoitzea zenbait astez edo hilabetez luza daiteke. Atropina da antidotorik egokiena.
Paratioiak eta gainerako organofosfatoek pozoitze ugari eragiten dituzte laborarien artean mundu osoan[3].
Erreferentziak
- «Parathion | Medical Management Guidelines | Toxic Substance Portal | ATSDR» wwwn.cdc.gov (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- (Ingelesez) PubChem. «Parathion» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- Litchfield, Melville H.. (2005). «Estimates of acute pesticide poisoning in agricultural workers in less developed countries» Toxicological Reviews 24 (4): 271–278. doi: . ISSN 1176-2551. PMID 16499408. (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).