Paraleloko zirkuitu

Paraleloko zirkuitu edo paralelo-zirkuitua gailu guztien sarrera-borne edo sarrera-terminalak (sorgailuak, erresistentziak, kondentsadoreak, etab.) euren artean elkarturik dauden zirkuitua da, era berean irteera-borne edo irteera-terminalak ere euren artean elkarturik daudelarik.

Parekotasun hidrauliko bat jarraitu ezkero, paraleloan konektaturiko bi ur-biltegiek biak batera elikatuko dituen sarrera komun bat izango dute, gisa berean bi ur-biltegiak batera ustuko dituen irteera komun bat ere izango dute. Etxebizitza bateko bonbillek ere paralelo-zirkuitu bat osatzen dute.

Paraleloan konektatutako gailuen arabera, balore totala edota balore baliokidea honako formulen bidez lortu ahal daitezke:


  • Sorgailuak


  • Erresistentziak


  • Kondentsadoreak


  • Etengailuak
Etengailua 1Etengailua 2Irteera
IrekiaIrekiaIrekia
IrekiaItxiaItxia
ItxiaIrekiaItxia
ItxiaItxiaItxia



Gailu elektrikoen beste kokapen mota bat serieko zirkuitua da. Honetan balore baliokideak paralelo-zirkuitoaren aurkako eran kalkulatzen dira.


Ikus gainera


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.