Paradisu Zinema (diskoa)
Paradisu Zinema, Joxe Ripiau taldearen estudioko hirugarren diskoa da. Disko honetako kantu bakoitza film batean dago inspiratua, nahiz eta beti-beti kantuaren letra zuzen-zuzenean film batekin lotuta ez egon. Adibide gisa, Kabilia hautsia da coraçao kantua dago: Robert Mulliganen To Kill a Mockingbird filmarekin lotuta egonik, berez Lounès Matoub kantari kabiliarraren hilketa salatzen du.
Paradisu Zinema | |
---|---|
Joxe Ripiau taldearen Ska, Reggae | |
Argitaratze data | 1998 |
Grabazioa | 1998ko Iraila |
Iraupena | 44:00 |
Diskoetxea | Esan Ozenki |
Ekoizpena | Iñigo Muguruza eta Kaki Arkarazo |
Disko hau gainera, kantutik kanturako tarteak pelikula ezberdinetako sampleekin josita daude.
Abestien zerrenda
- Kaiser Sose (The Usual Suspects, Bryan Singer)
- Errege-Moffin (Zelig, Woody Allen)
- Esaidazue (Casablanca, Michael Curtiz)
- Kabilia hautsia da coraçao (To Kill a Mockingbird, Robert Mulligan)
- Habana, abenduak 31 (The Party, Blake Edwards)
- Missing (Missing, Costa-Gavras)
- Egun motela (Down by law, Jim Jarmush)
- Piratarena (Mutiny on the Bounty, Frank Lloyd)
- Nere leihotikan (Invasion of the Body Snatchers, Don Siegel)
- Chinatown (Chinatown, Roman Polansky)
- Afrikan blues (Der Himmel über Berlin - Wings of Desire, Win Wenders)
- Kunbia sol minor-en (Los Olvidados, Luis Buñuel)
- Dantzan egin lasai, Norman (Psycho, Alfred Hitchcock)
- Loa, loa garaia (The Night of the Hunter, Charles Laughton)
Taldekideak
- Iñigo Muguruza - Ahotsa eta bajua
- Jabier Muguruza - Akordeoia eta koroak
- Sergio Ordoñez - Perkusioa
- Asier Ituarte - Tromboia
Beste Musikariak
- Amparo - Ahotsa Habana abenduak eta Afrikan blues abestietan
- Spook & The Guay - Kaiser Sose, Esaidazue eta Egun motela abestietan kolaboratu zuten
- Sorkun - Ahotsa Missing eta Kabilia hautsia da coraçao abestietan
- Andoni Basterretxea - Ahotsa Dantza egin lasai, Norman abestian
- Mikel Abrego - Bateria Missing abestian
- Garazi Muguruza: - Koroak Loa, loa, garia abestian
- Milagros Gorostiza - Akordeoia Loa, loa, garia abestian
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.