Parazetamol
Parazetamola (edo azetaminofeno) min arin/ertaina eta sukarrari aurre egiteko asko erabiltzen den farmakoa da.[1] Askotan, beste gai aktiboekin konbinatuta saltzen da, adibidez, hotzeria eta gripearen sintomak arintzeko botiketan.[2] Morfina bezalako analgesiko opioideekin ere elkartzen da min handiak tratatzeko, adibidez, minbizian edo kirurgia ondoren.[1] [3] Beste antiinflamatorio ez-esteroideo ez bezala (AIEE, azido azetilsaliziliko kasu), parazetamolak ez du eragin antiinflamatorioa sortzen.[4] Normalean aho-bidez edo ondesteko bidetik erabiltzen da, baina bena barnetik ere erabil daiteke.[1] [5] Efektuek 2 eta 4 ordu artean irauten dute.[1]
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Parazetamol | |
---|---|
Formula kimikoa | C8H9NO2 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Mota | acetamides (en) , aromatic amide (en) eta phenols (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,293 g/cm³ (21 °C, solido) |
Disolbagarritasuna | 14 g/L (ur, 20 °C) 100 mmol/L (etanol, ezezaguna) 100 mmol/L (Dimetil sulfoxido, ezezaguna) 50 g/L (metanol, ezezaguna) ezezaguna (N,N-dimethylformamide (en) , ezezaguna) |
Fusio-puntua | 168 °C 170 °C 163 °C |
Ura-oktanol banatze kofizientea | 0,46 |
Masa molekularra | 151,063 Da |
Erabilera | |
Konposatu aktiboa | Ofirmev (en) , Tylenol (en) , Midol Long Lasting Relief (en) , Mapap (en) eta tachipirina (en) |
Tratatzen du | hipertermia, min, susceptibility to severe influenza (en) eta nasofaringitis |
Interakzioak | isoniazida, Errifanpizina, rifabutin (en) , Fenitoina, Karbamazepina, propranolol (en) , Azenokumarol, imatinib (en) , Warfarina eta Azenokumarol |
Elkarrekintza | Prostaglandin-endoperoxide synthase 1 (en) , Prostaglandin-endoperoxide synthase 2 (en) eta taste receptor type 2 (en) |
Hartzeko bidea | aho emate, ondesteko emate, intravenous infusion and defusion (en) eta intramuscular injection (en) |
Haurdunaldia | Australian pregnancy category A (en) eta US pregnancy category C (en) |
Rola | analgesiko ez-opioide, antipiretiko eta farmako esentzial |
Arriskuak | |
GHS arriskua | warning (en) |
Arrisku motak | H302 (en) |
Prekauzio motak | P264 (en) , P270 (en) , P301+P312 (en) , P501 (en) |
Batezbesteko dosi hilgarria | ikusi
|
Autoignizio tenperatura | 540 °C |
Eragin dezake | paracetamol toxicity (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | RZVAJINKPMORJF-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 103-90-2 |
ChemSpider | 1906 |
PubChem | 1983 |
Reaxys | 2208089 |
Gmelin | 46195 |
ChEMBL | CHEMBL112 |
ZVG | 24840 |
EC zenbakia | 203-157-5 |
ECHA | 100.002.870 |
CosIng | 31569 |
MeSH | D000082 |
RxNorm | 161 |
Human Metabolome Database | HMDB0001859 |
UNII | 362O9ITL9D |
NDF-RT | N0000145898 |
KEGG | D00217 |
PDB Ligand | TYL |
Parazetamola, gomendatutako dosietan erabilita, oso segurua ohi da. Azido azetilsalizilikoarekin konparatuta, parazetamolak ez dio kalterik egiten urdaileko mukosari ezta giltzurrunei, ez du odol koagulazioa oztopatzen, eta gaixotasun birikoak dituzten umeetan ez du Reye sindromea sortzen.[6] Analgesiko opiazeoekin konparatuta, ez du tolerantzia eta adikzioa sortzeko arriskurik. Oso arraroak dira ere azaleko errakzio larriak edo shock anafilaktikoa sortzea.[1] Horrela izanda, edozein adinetan erabil daiteke[1]; haurdunaldian eta edoskitzaroan, haurtzaroan[7][8][9] eta helduetan. Helduentzat gomendatutako eguneko dosi maximoa 3 - 4 gramotakoa da eta umeentzat 75 mg/kg.[10][11] Oso segurua izan arren, parazetamolak gaindosietan gibel toxikotasun oso larri eta hilgarria eragin dezake.[1]
Parazetamola gaur egun Europa zein Estatu Batuetan mina eta sukarra arintzeko gehien erabilitako sendagaia da.[12] Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) "Ezinbesteko Sendagaien Zerrendan" dago[13], hau da, osasun-sisteman beharrezkoak diren sendagairik eraginkor eta seguruen artean dago.
Parazetamola medikamentu generiko bezala zein izen komertzial askoekin eskuragarri dago.[14] Garapen bidean dauden herrialdeetan handizkako prezioak USD dolar zentabo bat baino gutxiago da dosi bakoitzeko[15], herrialde garatuetan, berriz, prezioa nabarmen handiagoa da, Estatu Batuetan adibidez, prezioa lau zentabo ingurukoa da dosi bakoitzeko.[16]
Farmakologia
Ekintza-mekanismoa
Parazetamolaren ekintza-mekanismoa ez dago guztiz argi. Dirudienez, ez du ziklooxigenasa (COX) periferikoa inhibitzen (AIEEek ez-bezala), eta hori izango litzateke antiinflamatorioa ez izateko arrazoia.[17] Parazetamolak nerbio sistema zentraleko COX modu selektiboan inhibituz, sukarra eta mina arintzeko gauza litzateke.[17] COXaren inhibizioa ez da gertatzen gune aktiboaren blokeoz, entzimaren erredukzioz baizik, COX entzima oxidatu behar baita funtzioa izateko.[17]
Horretaz gain, parazetamolak garuneko sistema kannabinoide endogenoa modulatzeko gauza litzateke ere, bere metabolitoa den AM404aren bitartez. Alde batetik, metabolito honek anandamida kannabinoide/balinoide endogenoaren birxurgapena inhibituko luke, mina arintzeko gaitasuna handituz. Bestalde, AM404 metabolitoak garunean seinale mingarriak inhibitzen dituen TRPV1 erreten kationikoa (aurreko izena: hartzaile balinoideoa) modu zuzenean aktiba lezake ere.[17]
Farmakozinetika
Aho-bidetik hartu eta gero, azkar xurgatzen da heste-meharrean garraio pasiboz.[18] Ondo banatzen da ehun guztietatik, bere banaketa bolumena 0,9 l/kg ingurukoa delarik [17] Ohiko dosi baten ondoren, parazetamolaren kontzentrazio plasmatikoa normalean 30 μg/ml (200 μmol/L) azpitik dago.[19] Lau ordu pasa eta gero, kontzentrazioa 10 μg/ml (66 μmol/L) baino txikiagoa izan ohi da.[19]
Parazetamol gehiena metabolizatzen da (%92-95) gernutik iraitzi baino lehen.[18] Metabolismoa batez ere gibelean gertatzen da, produktu ez-toxikoak eta toxikoak sortuz. Hiru bide metaboliko nagusi daude:[20][21]
- Glukuronidazioa (%45-55)[22], UGTA1 eta UGTA6 glukuroniltranferasa entzimen bidez.[23]
- Sulfatazioa (sulfatoaren konjugazioa) (%20-30)[22] SULTA1 sulfotransferasa entzimaren bidez.[23]
- N-hidroxilazioa eta deshidratazioa, eta gero, glutationarekiko konjugazioa (%15 baino gutxiago). Gibeleko P450-zitokromo sistemak (batez ere, CYP2E1[23] eta CYP3A4 [24]) parazetamola metabolizatzen dute NAPQI (N-azetil-para-benzokinoneimina) metabolito toxiko alkilatzailea sortuz.[20] [25] NAPQI, orduan, modu itzulezinean konjugatzen da glutationaren talde sulfidriloekin.[25]
Hiru bide metaboliko hauetatik sortzen diren produktu gehienak inaktibo eta ez-toxikoak dira eta giltzurrunetatik iraizten dira. Hala ere, hirugarren bidean sortzen den NAPQI bitarteko metabolitoa toxikoa da eta parazetamolaren toxikotasunaren eragilea da intoxikazio akutuetan.[20] Zorionez, ohiko dosietan, NAPQI metabolito toxiko hau oso azkar detoxifikatzen da glutationarekin konjugatuz.[25]
Erabilera medikoak
Parazetamola mina eta sukarraren tratamenduan oinarritutako zenbait erabilera medikoetarako onartuta dago, bai bera bakarrik edo beste farmakoekin konbinatuta.
Sukarra
Parazetamola sukarra jaisteko erabiltzen da adin guztietako pertsonetan.[1] Hala ere, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatzen du umeengan bakarrik erabiltzea gorputzeko tenperatura 38,5 °C baino handiago denean.[26] Umeetan sukarra jaisteko parazetamolaren eraginkortasuna zalantzan jarri da[27] eta metaanalisi baten arabera, ibuprofenoa baino eraginkortasun txikiagoa dauka[28].
Mina
Parazetamola min arin eta moderatua arintzeko erabiltzen da.[1] Larrialdietan min akutua tratatzeko bena-barneko parazetamola lehen mailako erabilera bezala bultzatzeko ebidentzia mugatua da.[29]
Buruko mina
Migraina akutuaren tratamenduan, parazetamola plazeboa baino eraginkorragoa azaldu da.[30] Alemaniako, Austriako eta Suitzako Buruko Minarako Erakundeek, Neurologiako Erakunde Alemaniarrarekin batera, parazetamola kafeinarekin konbinatuta lehen mailako terapia bezala gomendatu dute, tentsioak eragindako buruko mina eta migraina tratatzeko.[31]
Hortzetako mina
Ibuprofeno, naproxeno eta diklofenako bezalako AIEEak eraginkorragoak dira parazetamola baino hortzetako mina edo hortzetako prozeduretan sortutako mina kontrolatzen. Hala ere, AIEEen eragina nahikoa ez denean, parazetamolarekin batera erabil daitezke, eraginkortasuna handitzen delako.[32][33] Parazetamola bereziki egokia izango da AIEEak erabili ezin duten pazienteentzat, adibidez, alergia dutelako edo urdail-hesteetako ultzera edo odoljarioa pairatu dutelako.[34]
Ebakuntza ondoko min akutua
Parazetamola eta AIEEak konbinatuz analgesia hobeagoa lor daiteke farmako bakoitzak bere aldetik erabilita baino.[35]
Bizkarraren behe aldeko mina
Azken errebisio sistematikoen arabera ez dago parazetamolaren eraginkortasunaren ebidentzia min honetan[36][37]
Osteoartritisa
Parazetamola artritis arinean erabilgarria izan daiteke. Hala ere, beste AIEEek ez bezala, parazetamola ez da antiinflamatorioa. Beraz, jatorri inflamatorioa duten artritisetan, artritis erreumatoidean adibidez, ez du hobetzen artikulazioaren hantura[38]
Ductus arteriosus iraunkorra
Parazetamola erabiltzen da ductus arteriosus-a tratatzeko. Gaixotasun honetan, birika sistema arterial eta aortaren arteko komunikazioa ez da behar bezala ixten jaiotzean. Arazo hau E2 prostaglandinaren gain-aktibitatearekin erlazionatu da. Hala ere, parazetamolaren erabilerako ez da aurkitu eraginkortasun eta segurtasunaren ebidentziarik.[39][40] Indometazina eta ibuprofeno AIEEak ere erabili dira, baina hauen eraginkortasuna ere eztabaidagarria da.[39]
Besteak
Parazetamol eta kafeinaren konbinazioa parazetamol hutsa baino hobeagoa da, ohiko minaren tratamenduetarako, adibidez, hortzetakoa, erditze-ondokoa eta buruko mina.[41]
Parazetamolaren eragin analgesikoa hobetzen da opiazeo ahul (kodeina kasu) edo indartsu (morfina kasu) batekin konbinatzen denean, baina eragin kaltegarriak agertzeko arriskua handitzen da ere.[42][43]
Posologia
Ahotik hartuta, ohiko dosia 0,5-1 gramo 4-8 ordukoa da, gehienezko kopurua egunean 4 gramokoa izanda[11].
Albo-ondorioak
Egunean 10 gramo edo gehiago hartuta, gibelean kaltea egoteko arriskua oso handia da[44]. Hau da albo-ondoriorik ohikoena ahuldutako pazienteengan edo gehiegizko dosiak hartzen direnean.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Acetaminophen Monograph for Professionals» Drugs.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- El mercado de antigripales respira hondo www.imfarmacias.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Control of pain in adults with cancer : a national clinical guideline.. Scottish Intercollegiate Guidelines Network 2008 ISBN 9781905813384. PMC 320310698. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- A., McKay, Gerard. (2013). Lecture Notes : Clinical Pharmacology and Therapeutics.. (9th ed. argitaraldia) Wiley ISBN 9781118344897. PMC 829461331. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Jeffrey,, Tobias,. Cancer and its management. (Seventh edition. argitaraldia) ISBN 9781118468753. PMC 893678022. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Russell, Fiona M.; Shann, Frank; Curtis, Nigel; Mulholland, Kim. (2003). «Evidence on the use of paracetamol in febrile children.» Bulletin of the World Health Organization 81 (5): 367–372. ISSN 0042-9686. PMID 12856055. PMC PMC2572451. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- World Health Organization. Integrated Management of Childhood Illness. Geneva: World Health Organization; 2000. WHO document WHO/FCH/CAH/ 00.12. origin.who.int (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Kanabar, Dipak J.. (2017). «A clinical and safety review of paracetamol and ibuprofen in children» Inflammopharmacology 25 (1): 1–9. doi: . ISSN 0925-4692. PMID 28063133. PMC PMC5306275. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Medikamentuak pediatrian: ez da jolasa! Parazetamol-jarabea, neurrian. www.osakidetza.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- (Ingelesez) «Paracetamol for adults: painkiller to treat aches, pains and fever» NHS.UK (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- «What are the recommended maximum daily dosages of acetaminophen in adults and children?» www.medscape.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Essentials of emergency medicine. (2nd edition. argitaraldia) ISBN 9781449618469. PMC 667274357. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- «WHO releases new edition of Model List of Essential Medicines» PharmacoEconomics & Outcomes News 728 (1): 8–8. 2015-05 doi: . ISSN 1173-5503. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Tarascon pocket pharmacopoeia : 2013 classic shirt-pocket edition. (27th ed. argitaraldia) Jones & Bartlett Learning 2013 ISBN 9781449665869. PMC 822028128. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Hanlon, M.; Zhang, R.. (2012-12-10). «Price discrimination in essential medicines: evidence from International Drug Price Indicator Guide data» International Health 5 (1): 58–63. doi: . ISSN 1876-3413. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Nevo, Aviv; Wolfram, Catherine. (1999-02). Prices and Coupons for Breakfast Cereals. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Ghanem, Carolina I.; Pérez, María J.; Manautou, José E.; Mottino, Aldo D.. (2016-07-01). «Acetaminophen from liver to brain: New insights into drug pharmacological action and toxicity» Pharmacological Research 109: 119–131. doi: . ISSN 1043-6618. PMID 26921661. PMC PMC4912877. (Noiz kontsultatua: 2019-01-23).
- (Ingelesez) Prescott, L. F.. (1980). «Kinetics and metabolism of paracetamol and phenacetin.» British Journal of Clinical Pharmacology 10 (S2): 291S–298S. doi: . ISSN 1365-2125. (Noiz kontsultatua: 2019-01-23).
- Rosen's emergency medicine : concepts and clinical practice. (Eighth edition. argitaraldia) ISBN 9781455749874. PMC 853286850. (Noiz kontsultatua: 2019-01-23).
- (Ingelesez) «Metabolism of Paracetamol (Acetaminophen), Acetanilide and Phenacetin | Medicinal Chemistry» PharmaXChange.info 2012-08-25 (Noiz kontsultatua: 2019-01-23).
- Borne, Ronald F. "Nonsteroidal Anti-inflammatory Drugs" in Principles of Medicinal Chemistry, Fourth Edition. Eds. Foye, William O.; Lemke, Thomas L.; Williams, David A. Published by Williams & Wilkins, 1995. p. 544–545.
- «TGA eBS - Product and Consumer Medicine Information Licence» www.ebs.tga.gov.au (Noiz kontsultatua: 2019-01-23).
- Fortuny, Joan; Kogevinas, Manolis; Garcia-Closas, Montserrat; Real, Francisco X.; Tardón, Adonina; Garcia-Closas, Reina; Serra, Consol; Carrato, Alfredo et al.. (2006-9). «Use of analgesics and nonsteroidal anti-inflammatory drugs, genetic predisposition, and bladder cancer risk in Spain» Cancer Epidemiology, Biomarkers & Prevention: A Publication of the American Association for Cancer Research, Cosponsored by the American Society of Preventive Oncology 15 (9): 1696–1702. doi: . ISSN 1055-9965. PMID 16985032. (Noiz kontsultatua: 2019-01-23).
- (Ingelesez) «Access leading drug and healthcare references» MedicinesComplete (Noiz kontsultatua: 2019-01-23).
- Borne, Ronald F. "Nonsteroidal Anti-inflammatory Drugs" in Principles of Medicinal Chemistry, Fourth Edition. Eds. Foye, William O.; Lemke, Thomas L.; Williams, David A. Published by Williams & Wilkins, 1995. p. 544–545.
- (Ingelesez) Baby paracetamol asthma concern. 2008-09-19 (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Meremikwu, Martin M; Oyo-Ita, Angela. (2002-04-22). «Paracetamol versus placebo or physical methods for treating fever in children» Cochrane Database of Systematic Reviews doi: . ISSN 1465-1858. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- «Subconjunctival auto-hemotherapy of eye burns in our cases. PMID: 1405409 [PubMed - indexed for MEDLINE»] SciVee 2012-03-17 (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Academic Emergency Medicine 17 2010-05 doi: . ISSN 1069-6563. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Derry, Sheena; Moore, R Andrew; McQuay, Henry J. (2010-11-10). «Paracetamol (acetaminophen) with or without an antiemetic for acute migraine headaches in adults» The Cochrane database of systematic reviews (11): CD008040. doi: . ISSN 1469-493X. PMID 21069700. PMC PMC4161111. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- (Ingelesez) Evers, Stefan; Wessely, Peter; Straube, Andreas; Morck, Hartmut; Meyer, Christian; May, Arne; Diener, Hans-Christoph; Haag, Gunther. (2011/04). «Self-medication of migraine and tension-type headache: summary of the evidence-based recommendations of the Deutsche Migräne und Kopfschmerzgesellschaft (DMKG), the Deutsche Gesellschaft für Neurologie (DGN), the Österreichische Kopfschmerzgesellschaft (ÖKSG) and the Schweizerische Kopfwehgesellschaft (SKG)» The Journal of Headache and Pain 12 (2): 201. doi: . ISSN 1129-2377. PMID 21181425. PMC PMC3075399. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- (Ingelesez) Moore, R. A.; Derry, C.. (2013). «Efficacy of OTC analgesics» International Journal of Clinical Practice 67 (s178): 21–25. doi: . ISSN 1742-1241. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- (Ingelesez) Coulthard, P.; Worthington, H.; Bailey, E.. (2014-04). «Ibuprofen and/or paracetamol (acetaminophen) for pain relief after surgical removal of lower wisdom teeth, a Cochrane systematic review» British Dental Journal 216 (8): 451–455. doi: . ISSN 1476-5373. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- (Ingelesez) Mark, Anita M.. (2016-12-01). «Relieving dental pain» The Journal of the American Dental Association 147 (12): 996. doi: . ISSN 0002-8177. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Ong, Cliff K. S.; Seymour, Robin A.; Lirk, Phillip; Merry, Alan F.. (2010-02). «Combining Paracetamol (Acetaminophen) with Nonsteroidal Antiinflammatory Drugs: A Qualitative Systematic Review of Analgesic Efficacy for Acute Postoperative Pain» Anesthesia & Analgesia: 1. doi: . ISSN 0003-2999. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Cochrane Database of Systematic Reviews. John Wiley & Sons, Ltd 1996-09-01 doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- (Ingelesez) Ferreira, Manuela L.; McLachlan, Andrew J.; Day, Richard O.; Lin, Chung-Wei Christine; Pinheiro, Marina B.; Ferreira, Paulo H.; Maher, Chris G.; Machado, Gustavo C.. (2015-03-31). «Efficacy and safety of paracetamol for spinal pain and osteoarthritis: systematic review and meta-analysis of randomised placebo controlled trials» BMJ 350: h1225. doi: . ISSN 1756-1833. PMID 25828856. PMC PMC4381278. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- (Ingelesez) «Painkillers (analgesics)» Versus Arthritis (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- (Ingelesez) Sivanandan, Sindhu; Agarwal, Ramesh. (2016-04-01). «Pharmacological Closure of Patent Ductus Arteriosus: Selecting the Agent and Route of Administration» Pediatric Drugs 18 (2): 123–138. doi: . ISSN 1179-2019. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Sallmon, Hannes; Koehne, Petra; Hansmann, Georg. (2016-03-01). «Recent Advances in the Treatment of Preterm Newborn Infants with Patent Ductus Arteriosus» Clinics in Perinatology 43 (1): 113–129. doi: . ISSN 0095-5108. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Derry, Christopher J; Derry, Sheena; Moore, R Andrew. (2011-08-10). Caffeine as an analgesic adjuvant for acute pain in adults. John Wiley & Sons, Ltd doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- de Craen, A. J.; Di Giulio, G.; Lampe-Schoenmaeckers, J. E.; Kessels, A. G.; Kleijnen, J.. (1996-08-10). «Analgesic efficacy and safety of paracetamol-codeine combinations versus paracetamol alone: a systematic review.» BMJ : British Medical Journal 313 (7053): 321–325. ISSN 0959-8138. PMID 8760737. PMC PMC2351742. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Toms, Laurence; Derry, Sheena; Moore, R Andrew; McQuay, Henry J. (2009-01-21). «Single dose oral paracetamol (acetaminophen) with codeine for postoperative pain in adults» Cochrane Database of Systematic Reviews doi: . ISSN 1465-1858. PMID 19160199. PMC PMC4171965. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- «What are the minimum toxic acetaminophen dosages in adults and children?» www.medscape.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-24).