Parabola (literatura)
Parabola, (grezieratik, parabole, konparazioa)[1], narratibaren azpigeneroa da. Parabolak ipuin laburrak izaten dira, helburu didaktikoa duten ipuin laburrak. Protagonistak pertsonak izan ohi dira, ez animaliak, alegietan bezala.
Kontaera figuratu batean oinarritzen dira. Esplizitua ez den parekotasunez edo antzekotasunez ikaskizun batera bideratzen dute entzulea edo irakurlea. Esentziaz, kontaera sinboliko batean edo ikuspen sinesgarri batean oinarrituta dagoen konparaketa da.
Bibliako, Ebanjelioetako pasarte batzuk, parabolak dira.
Adibideak
Bibliako, Ebanjelioko pasarte batzuk parabola ezagun bilakatu dira:
- "Seme hondatzailearen parabola"[2].
- "Samariar onberaren parabola".
- "Gizon aberatsa eta Lazaro txiroaren parabola".
- "Garia eta irakaren parabola".
- "Hamar birjinen parabola".
- "Talentuen parabola".
- "Ardi galduaren parabola".
- "Kristal hautsiaren parabola".
- "Fariseu eta publikanoaren parabola"
- "Ereilearen parabola".
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.