Papillon (filma)
Papillon 1973ko Franklin J. Schaffner zinema zuzendariaren filma bat da. Filmaren argumentua Henri Charrière idazlearen Papillon eleberrian oinarritua dago. Bertan Steve McQueen eta Dustin Hoffman aktoreek antzeztu zuten.
Papillon (filma) | |
---|---|
Jerrald Goldsmithen filma | |
Egilea(k) | Jerrald Goldsmith |
Argitaratze-data | 1973 |
Izenburua | Papillon |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Frantzia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa, prison film (en) , film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 144 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Papillon (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Franklin J. Schaffner |
Gidoigilea(k) | Dalton Trumbo Lorenzo Semple Jr. (en) Henri Charrière |
Antzezlea(k) | |
Steve McQueen Dustin Hoffman Victor Jory (en) Don Gordon Bill Mumy George Coulouris Vic Tayback Fred Sadoff Anthony Zerbe William Smithers Val Avery Gregory Sierra Don Hanmer John Quade (en) Peter Brocco Mills Watson Richard Farnsworth (en) Dalton Trumbo Len Lesser (en) Liam Dunn Woodrow Parfrey | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Franklin J. Schaffner |
Ekoizle eragilea | Ted Richmond (en) |
Edizioa | Robert Swink |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerrald Goldsmith |
Argazki-zuzendaria | Fred Koenekamp |
Jantzi-diseinatzailea | Anthony Powell |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Hego Amerika eta Guyana Frantsesa |
Argumentu nagusia | will to live (en) , askatasuna eta kartzelatik ihes egitea |
Historia | |
Nominazioak | |
Bitxikeria gisa, filmaren lehenbiziko eszena, hain zuzen ere presoak frantziar herri bateko kaleetan barna itsasoz haratagoko espetxera eramango dituen ontzira doazen eszena, Euskal Herriko Hondarribia udalerriko alde zaharreko kaleetan filmatu zen.
Argumentua
Henri Papillon Charrière (Steve McQueen) egin ez duen krimen baten ondorioz bizitza osorako espetxera zigortua izan da, zigor hau Guyana Frantsesan bete beharko duelarik. Bertan, donde Degà (Dustin Hoffman) izeneko preso bat ezagutuko du, biek han dituzten muturreko bizi baldintza latzak ez jasateko ihes egitea erabakiko dute..
Aktoreak
- Steve McQueen: Henri 'Papillon' Charrière
- Dustin Hoffman: Louis Dega
- Victor Jory: Indian buruzagia
- Don Gordon: Julot
- Anthony Zerbe: Toussaint legenardunen koloniako buruzagia
- Robert Deman: André Maturette
- Woodrow Parfrey: Clusiot
- Bill Mumy: Lariot
- George Coulouris: Chatal doktorea
- Ratna Assan: Zoraima
- William Smithers: Warden Barrot
- Val Avery: Pascal
- Vic Tayback: Sarjentua
Kanpo estekak
- "Papillon" filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)