Papila
Papila zenbait ehunetan (larruazalean eta muki ehunetan, batez ere) dauden pikor itxurako ehun masetako bakoitza. Papila mota ugari badira ere hauek dira nagusiak:
- mihikoak (hauen artean, zaporeak bereizten dituzten dastamen-papilak);
- hortzetakoak (esmaltearen azpian);
- dermisekoak (epidermisaren hutsunetan sartzen direnak);
- duodenokoa (Vateren handitua);
- bularrekoa (esnea dariona);
- malko papila (malko hodien irteeran dagoena);
- giltzurrunetakoak (Malpighiren piramidearen erpinetan);
- begikoa (ikusmen nerbioa ateratzen den tokian dagoena);
- belarrikoa (Cortiren organo deitzen dena).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/9/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.