Pantxineta
Pantxineta, Donostiako (Gipuzkoa) azkenburuko tipiko bat da, arrautzez, irinez eta azukrez egindako kremaz betetako hostopila, arbendol txigortuz estalia. Epel jaten da. Donostiako Otaegui gozogintza enpresak sortu zuen, 1915ean,[1] nahiz eta zurrumurru batek dioen 1936ko gerraren garaian sortu zela.[2] Egun, beste hainbat gozotegitan ere egiten dute, Euskal Herrian barrena.
Erreferentziak
- «Pantxineta», Donostiako Udalaren webgunea.
- Ana Vega: «La pantxineta de Otaegui y la belle époque donostiarra», Biscayenne bloga, 2013.
- EiTB: Errezeta
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.