Panthera pardus tulliana

Anatoliako lehoinabarra (Panthera pardus tulliana) Turkian bizi den Pertsiako lehoinabar azpiespezie edo aldaera da, egun, bere populazioen existentzia bera ezezaguna da. Oso arrisku larrian dago, iraungitua ere egon liteke.[1]

Panthera pardus tulliana
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
EspezieaPanthera pardus
Azpiespeziea Panthera pardus tulliana
Schreber, 1777
Banaketa mapa

Ezaugarriak

200-250 zentimetro luze dira, emeek 35-50 kilo pisatzen duten bitartean, arrek 45-70 kiloetara heldu ohi dira (90 kiloetara heldu diren aleak ezagutu dira).

Orban marroi-beltzez beteriko ile orixka argia eta motza du, lepo eta sabelaren barnealdea izan ezik, orban beltzez beteriko ile zuria duelarik.

Animalia hauek oso indartsua, trebeak eta bizkorrak dira, bera baino lau bider handiagoak diren harrapakinak hiltzeko gai.

Elikadura

Ungulatuak ehizatzen ditu, sarrioak, ardiak, ahuntzak eta oreinak besteak beste.

Basurdeak eta hegaztiak ere noizbehinka ehizatzen ditu.

Egungo iraute egoera

Pertsiako lehoinabarraren aldaera den Anatoliako lehoinabarra ia desagertuta dago gaur egun. Oso gutxitan ikusten da eta populazio urriak eta bananduak ditu. Hamarnaka baino ez daudela estimatzen da, eta gizakiaren eraginagatik hilik suertatzen jarraitzen du, azkena 2013. urtean, nekazari baten eskutik (eskopeta batekin lehoinabarra beste nekazari bat erasotzen zegoela).

Erreferentziak

  1. Ullrich, B., Riffel, M.. (1993). «New evidence for the occurrence of the Anatolian Leopard, Panthera pardus tulliana (Valenciennes, 1856), in Western Turkey» Zoology in the Middle East 8 (1): 5–14..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.