Pantalan

Pantalana deritzo itsasoan sartzen den kai estu edo pasabide flotagarriari. Txalupa eta ontzi txikietarako ontziraleku gisa erabiltzen da.

Pasaiako badiako pantalan bat.

Gazteleratiko mailegua da[1], eta era berean gaztelerak Filipinetatik jaso zuen, non zurezko edo kanaberazko egitura bati ematen zitzaion izena den, XIX. mendeko itsas hiztegietan jasotzen den bezala.[2]

Erreferentziak

  1. Fundazioa, Elhuyar. «pantalan» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  2. Diccionario marítimo español, 1865

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.