Paneuropeismo
Paneuropeismoa Europako estatu guztien batasuna, bai ekonomikoa eta bai politikoa, lortzea helburu duen doktrina politikoa da, Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortua.
Paneuropeismoaren helburua Europaren batasun politiko eta ekonomikoa lortzea bazen ere, Ipar Ameriketako ekonomiak zuen nagusitasuna zela eta, lehenik batasun ekonomikoa lortzeko proposamena egin zen, eta hala onartu zuten estatu gehienek. Paneuropeismoa bere eragina galduz joan zen mugimendu nazionalistak indartu ahala.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.