Panamerikar Jokoak

Panamerikar Jokoak 4 urtetik behin ospatzen den ospakizun kirolanitz bat da. Bertan, Amerikar kontinenteko herrialde guztiek parte hartzen dute, eta Panamerikar Kirol Erakundeak antolatzen ditu. Azkenengo edizioa Mexikoko Guadalajara hirian ospatu zen 2011n.

Panamerikar Jokoen bandera.

Historia

Aristides Roubanis greziar kirolariak historiako lehen panamerikar pebeteroa piztu zuen Buenos Airesen 1951n.

Panamerikar Joko batzuk ospatzeko ideia 1920ko hamarkadatik ospatzen diren Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Jokoetatik dator. 1932an lehen proposamen bat egin zen. Lehen edizioa 1942an ospatu behar zen Buenos Airesen, baina Bigarren Mundu Gerraren ondorioz bertan behera utzi behar zen, 1951raino atzeratuz eta egoitza mantenduz. Ordutik etenik gabe ospatu dira lau urtetik behin, kontinenteko alde guztietako hirietatik pasatuz.

Edizio bakoitzean, Panamerikar Jokoak tamainaz eta garrantziz handitzen joan ziren. Mende erdi baino gutxiagoan herrialde, kirolari eta modalitate kopurua bikoiztu zen, munduko kirol egutegiko lehiaketa nagusienetako bat bihurtu den arte, bere azken edizioan 42 herrialdek eta 5000 kirolarik parte hartzera iritsiz.

Zenbait erakundek Panamerikar Jokoak lacrossea edo ulama edo mesoamerikar pilota jokoa bezalako antzinako amerikar kirolak ez gehitzeagatik kritikatu dituzte. Hala, kontinenteko lehen biztanleak izan ziren Amerikako indigenen tradizioa baztertzen da.

Jokoak

Urtea Edizioa Egoitza Iraupena Herrialdeak Kirolak Kirolariak
1951 I. Panamerikar Jokoak  Argentina Buenos Aires otsailak 25-martxoak 9 21 18 2.513
1955 II. Panamerikar Jokoak  Mexiko Mexiko Hiria martxoak 12-martxoak 26 22 17 2.583
1959 III. Panamerikar Jokoak  AEB Chicago abuztuak 27-irailak 7 25 15 2.263
1963 IV. Panamerikar Jokoak  Brasil São Paulo apirilak 20-maiatzak 5 22 19 1.665
1967 V. Panamerikar Jokoak  Kanada Winnipeg uztailak 23-abuztuak 6 29 19 2.361
1971 VI. Panamerikar Jokoak  Kolonbia Cali uztailak 30-abuztuak 13 32 17 2.935
1975 VII. Panamerikar Jokoak  Mexiko Mexiko Hiria urriak 12-urriak 26 33 19 3.146
1979 VIII. Panamerikar Jokoak  Puerto Rico San Juan uztailak 1-uztailak 15 34 21 3.700
1983 IX. Panamerikar Jokoak  Venezuela Caracas abuztuak 14-abuztuak 22 36 22 3.426
1987 X. Panamerikar Jokoak  AEB Indianapolis abuztuak 8-abuztuak 23 38 27 4.453
1991 XI. Panamerikar Jokoak  Kuba Habana abuztuak 2-abuztuak 18 39 28 4.519
1995 XII. Panamerikar Jokoak  Argentina Mar del Plata martxoak 12-martxoak 26 42 34 5.144
1999 XIII. Panamerikar Jokoak  Kanada Winnipeg uztailak 23-abuztuak 8 42 33 5.275
2003 Panamerikar Jokoak  Dominikar Errepublika Santo Domingo abuztuak 1-abuztuak 17 42 34 5.500
2007 XV. Panamerikar Jokoak  Brasil Rio de Janeiro uztailak 12-uztailak 29 42 33 5.662
2011 XVI. Panamerikar Jokoak  Mexiko Guadalajara urriak 14-urriak 30 42 36 5.996[1]
2015 XVII. Panamerikar Jokoak  Kanada Toronto uztailak 10-uztailak 26 41 36 6.132
2019 XVIII. Panamerikar Jokoak  Peru Lima uztailak 26-abuztuak 11 41 39 6.668
2023 XIX. Panamerikar Jokoak  Txile Santiago urriak 6-urriak 22
2027 XX. Panamerikar Jokoak  Kolonbia Barranquilla

Domina taula

Panamerikar Jokoetan parte hartzen duten herrialdeen mapa.

Jarraian ikus daitekeena Panamerikar Jokoetako domina taula historikoa da. Dominak Olinpiar Batzorde Nazionalen arabera sailkatuak daude, eta gehiengotik gutxienekora sailkatzen dira lortutako urrezko dominen arabera. Berdinketa balego, berdin ordenatzen da zilarrezko domina kopuruaren arabera, eta, kasu honetan ere berdinketa balego, beste horrenbeste egingo litzateke brontzezko dominekin. Azkenik, bi herrialde edo gehiagoren artean urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominen kopuruan berdinketa balego, herrialde guzti horiek postu berean zerrendaratuko lirateke eta alfabetikoki sailkatuko lirateke.

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuak1.8611.3799334.173
2Kuba Kuba8395665271.932
3Kanada Kanada3775867331.696
4Brasil Brasil2873194601.066
5Argentina Argentina279305407991
6Mexiko Mexiko199259459917
7Venezuela Venezuela84183257524
8Kolonbia Kolonbia82134195411
9Txile Txile3985133257
10Puerto Rico Puerto Rico2779121227
11Dominikar Errepublika Dominikar Errepublika2652105183
12Jamaika Jamaika224258122
13Ekuador Ekuador21214688
14Guatemala Guatemala14143765
15Uruguai Uruguai11244378
16Trinidad eta Tobago Trinidad eta Tobago8202755
17Bahamak Bahamak7131131
18Peru Peru5305994
19Holandarren Antillak Holandarren Antillak591731
20Costa Rica Costa Rica56819
21Panama Panama3233157
22Surinam Surinam32510
23Guyana Guyana241218
24El Salvador El Salvador171220
25Bermuda Bermuda1438
26Kaiman uharteak Kaiman uharteak1416
27Antigua eta Barbuda Antigua eta Barbuda1034
28Nikaragua Nikaragua04711
29Birjina Uharte Estatubatuarrak Birjina uharte amerikarrak04610
30Barbados Barbados03912
31Haiti Haiti0257
32Saint Kitts eta Nevis Saint Kitts eta Nevis0202
33Paraguai Paraguai0167
34Bolivia Bolivia0145
34Honduras Honduras0145
36Dominika Dominika0123
37Grenada Grenada0123
38Belize Belize0022
Santa Luzia Santa Luzia0022
40Saint Vincent eta Grenadinak Saint Vincent eta Grenadinak0011
Guztira4.2084.0804.74913.037

Neguko Panamerikar Jokoak

Neguko Panamerikar Jokoen edizio bakarra 1990eko irailak 16 eta 22 artean ospatu zen Argentinako Mendoza probintziako Las Leñas hirian. Jatorrian 1989rako programatua zegoen, baina elur eskasiak ospakizunaren data aldatzera behartu zuen. Alabaina, baldintza klimatikoengatik eta elur urriagatik, soilik neguko 4 kirol praktikatu ziren (Jaitsiera, Slaloma, Super Erraldoia eta Eslalom Erraldoia). 8 herrialdek eta 97 kirolarik parte hartu zuten.

Santiago Txilekoa aukeratu zen Neguko Panamerikar Jokoen II. edizioaren egoitza izateko, 1993an ospatu beharrekoak. Arazo administratibo batzuk eta AEBen ezezkoak neguko kirol guztiak egon ezean, bere ospakizuna atzeratu zuten. Ordutik ez dira data edo egoitza gehiago izendatu.

Kirol ospakizun batzuk

  • Atletismoa Panamerikar Jokoetan
  • Saskibaloia Panamerikar Jokoetan
  • Eskubaloia Panamerikar Jokoetan
  • Beisbola Panamerikar Jokoetan
  • Eskrima Panamerikar Jokoetan
  • Futbola Panamerikar Jokoetan
  • Futbol sala Panamerikar Jokoetan
  • Gimnasia artistikoa Panamerikar Jokoetan
  • Belar hockeya Panamerikar Jokoetan
  • Judoa Panamerikar Jokoetan
  • Karatea Panamerikar Jokoetan
  • Igeriketa Panamerikar Jokoetan
  • Taekwondoa Panamerikar Jokoetan
  • Errugbia Panamerikar Jokoetan
  • Tenisa Panamerikar Jokoetan
  • Mahai-tenisa Panamerikar Jokoetan

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.