Pan (Dragoi Bola)

Pan (jatorrizko japonieraz パン ?) Dragoi Bola manga eta Dragoi Bola Z eta Dragoi Bola GT animeetako fikziozko pertsonaia da. Gizakia da nahiz eta jatorri saiyak ere badituen.

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Pan
パン
Sexua Emakumea
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 42. liburukia (manga)
Dragoi Bola Zko 289. atala (animea)
Beste izen batzuk Son Pan
Garrantzia Pertsonaia nagusia
Adina 4 (Dragoi Bola Z), 12-13 (Dragoi Bola GT)
112-113 (Dragoi Bola GT 100 urte eta gero)
Senideak
Ahotsa Japonia Yūko Minaguchi
Euskal Herria Mariasun Iturriagagoitia (DBZko 289,290 eta 291 atalak eta DBGT)


Idi Deabru
 
 
Son Gohan
 
 
Bardock
 
 
 
 
 
 
adopziozko
aitona =>
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Chichi
 
 
 
 
 
Son Goku
 
Raditz
 
Satan Jauna
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Son Goten
 
Son Gohan
 
 
 
 
 
 
 
Videl
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Pan
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Son Goku Jr.
 
 
 
 
 


Biografia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Pan Son Gohan eta Videlen alaba da eta beraz Son Goku eta Satan Jaunaren biloba. Aita eta aitona oso gerlari indartsuak dira, ama arte martzialetan aditua eta gainera Satan Jauna "munduaren salbatzailearen" biloba ere bada. Hala ere ezin da Super Saiya bilakatu eta beraz ez dauka Espazioko Gerlariek beste indar.

Dragoi Bola Zn

Txikitan denbora asko eman zuen Gokurekin eta beraz asko entrenatu zen. 4 urterekin munduaren gainean hegan askotan egiten zuen bere errekorrak gainditu nahian.

Arte Martzialen 28. Mundu Txapelketan parte hartu zuen nagusiekin batera eta azken borroken errondarako sailkatu zen. Jakina da Mōkekko eta bere osaba Son Goten garaitu zituela.

Dragoi Bola GTn

Pan Dragoi Bola GTko pertsonaia nagusietako bat da. Bera joan zen Goku eta Trunksekin espazioan Erabateko Dragoi Bolen bila. Berez Gotenek joan behar zuen Panen ordez, baina osaba untzira igo baino lehen irteera botoia sakatu zuen. Saga honetan Panek asko lagundu zien Goku eta Trunksi Llod edo Rilld Jenerala bezalako aurkarien aurkako borroketan, baina nahikoa buru hauste ere eragin zizkien.

Vegeta Umeren aurkako borrokan oso garrantzitsua izan zen bere parte hartzea, Goku Super Ozaru bilakatuta hiri guztia suntsitzen ari zela bere hitzek lasaitu eta honela Super Saiya 4 bilakatu ahal izan baitzen.

Super 17 agertu eta gero, eta hildako guztiak itzuli zirenean, Rilld Jenerala Panen atzetik zebilen Son Gohanek geratu zuen arte, nahiz eta garaitu zuena Oob izan zen.

Geroago, bere aitonari Dragoi Ilun batzuk garaitzen lagundu zion eta nahiz eta hauetako batek xurgatu zuen (Chih Shinron) Gokuk salbatzea lortu zuen.

Seriearen amaieran ehun urte baino gehiago zituen Pan ikusten da, bere iloba Goku Jr.rekin.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.