Pamela Britton
Armilda Jane Owens, Pamela Britton izengoitiaz ezagunagoa, (Milwaukee, 1923ko martxoaren 19a – Arlington Heights, 1974ko ekainaren 17a) estatubatuar aktorea izan zen.
Pamela Britton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Milwaukee, 1923ko martxoaren 19a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Arlington Heights (Illinois), 1974ko ekainaren 17a (51 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko minbizia |
Familia | |
Ama | Ethel Owen |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Wisconsin–Milwaukee (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Bizitza
Ethel Waite aktore eta Raymond Gilbert Owens medikuaren alaba, Milwaukeen jaio zen. Bi ahizpa zituen, Virginia eta Mary. Horietatik bata aktore bihurtu zen eta bestea gizarte-langile. Holy Angels Akademian eta Estatuko Irakasle Eskola Normalean ikasi zuen. 15 urterekin hasi zen aktore-entzuketak egiten, Gloria Jane Owen izena erabiliz. Jendeak bere ama nor zen jakin bezain laster, aktore bikaina izatea espero zuen. Beste izen artistiko bat hartzea erabaki zuen, Pamela Britton hautatuz. 1943an Jackie Gleasonen amaginarrebaren papera lortu zuen The Honeymooners irratsaioan[1]. 1947an Meg Brockieren papera egin zuen Broadwayko Brigadoon musikalean[2].
Ekoizpen handi batean egin zuen lehen papera Frank Sinatraren neska-laguna izan zen Anchors Aweigh filmean.
Bere paper ospetsuena[3] My Favorite Martian 1963ko telesaileko Lorelei Brown izan zen. Telesail hori amaitu ondoren, If It's Tuesday, This Must Be Belgium eta Suppose They Gave a War and Nobody Came filmetan agertu zen[4].
1974ko ekainaren 17an hil zen Arlington Heights herriko ospitalean, garuneko minbiziaren ondorioz[5].
Bizitza pertsonala
1943ko apirilaren 8an Arthur Steelekin ezkondu zen. 1946ko irailaren 8an, alaba bat izan zuten, Katherine Lee.
Lanak
Zinema
Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
1945 | Anchors Aweigh | Brooklyngo neska |
1946 | A Letter for Evie | Barney Lee |
1950 | DOA | Paula Gibson |
Key to the City | ||
Watch the Birdie | Shanway andrea | |
1969 | If It's Tuesday, This Must Be Belgium | Freda |
1970 | Suppose They Gave a War and Nobody Came | Graham sarjentua |
Telebista
Urteak | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
1963-1966 | My Favorite Martian | Lorelei Brown |
Erreferentziak
- (Ingelesez) Dausman, Cathy. «Moraga Woman Always in the Wings» La Morinda Weekly jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-02-12) (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
- (Ingelesez) «Pamela Britton» Playbill jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-10-23) (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
- (Ingelesez) Terrace, Vincent. (2011). Encyclopedia of Television Shows, 1925 through 2010. Jefferson: McFarland & Company, 115 or. ISBN 978-0-7864-6477-7..
- (Ingelesez) «Pamela Britton Unpacks to Stay in Hollywood» The Ottawa Journal: 99. 1963-11-09 (Noiz kontsultatua: 2018-03-15).
- (Ingelesez) «Pamela Britton - TV's 'Blondie' is Dead» Chicago Tribune 1974-06-18 (Noiz kontsultatua: 2018-03-15).