Malaria

Malaria edo paludismoa Plasmodium genoroko parasitoek eragindako gaixotasun infekziosoa da. Malaria terminoak erdiaroko italieran du jatorria, "mala aria" (aire txarra esan nahi du). Bere eraginez, 2018an 228 milioi kasu egon ziren eta 405.000 heriotza[1]. Heriotza gehienak, Sahara-azpiko Afrikan gertatzen dira, bereziki 5 urtetik beherako umeengan. Malaria txirotasunarekin erlazionatu ohi da eta garapen ekonomikoarentzat oztopo garrantzitsua da hirugarren munduko herrialdeetan.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Malaria
Deskribapena
Motaparasitic protozoa infectious disease (en) Itzuli, gaixotasun bektoriala
eritasuna
Espezialitateainfektologia, tropical medicine (en) Itzuli
Parasitologia
Arrazoia(k)Plasmodium falciparum, Plasmodium vivax, Plasmodium malariae, Plasmodium ovale
Plasmodium knowlesi
Sintoma(k)intermittent fever (en) Itzuli, periodic fever (en) Itzuli, hepatomegalia, anemia, esplenomegalia, Ikterizia, Koma
hotzikara
Patogenoaren transmisioamosquito borne transmission (en) Itzuli
Odol-transfusio
Azterketa medikoaOdol-frotis, optical microscope (en) Itzuli
Polimerasaren kate-erreakzioa
Asoziazio genetikoa
Honen izena daramateoria miasmatiko eta hezegune
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakklorokina, (RS)-primaquine (en) Itzuli, Hidroxiklorokina, mefloquine (en) Itzuli, pirimetamina, primaquine phosphate (en) Itzuli, sulfadiazina, cinchonidine (en) Itzuli, artesunate/amodiaquine (en) Itzuli, Artemisinina, Kinidina, Kinina, doxiziklina, klindamizina eta atovaquone (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKB54
GNS-9-MK084 eta 084.6
OMIM248310
DiseasesDB7728
MedlinePlus000621
eMedicine000621
MeSHD008288
Disease Ontology IDDOID:12365

Gaixotasunaren sintomak oso aldakorrak izan daitezke, sukarra, zefalea, giharreko mina, beherakoa, makalaldia eta eztula besteak beste. Malaria endemikoa den zonaldeetan, infektatutako pertsonek "hartutako immunitatea" garatzen dute sarritan. Honek esan nahi du, parasitoaren eramaileak direla baina ez dutela gaixotasunaren sintomarik.

Malaria aitortu beharreko gaixotasuna da Euskal Herrian. 1999. urtean 18 kasu diagnostikatu ziren EAE-an, eta 2005.urtean 19.

Gizakien arteko kutsapen zuzenaren arrisku bakarra haurdun dagoen emakume batengandik bere umekiarenganakoa da. Gainerantzean, eltxoaren ziztada bidez transmititzen da gaixotasuna. Lehen txertoa Manuel Elkin Patarroyo mediku kolonbiarrak garatu zuen, %40-60-ko eraginkortasuna duena helduetan eta %77-koa umeetan.

Paludismoaren aurkako borroka egun afrikarra apirilaren 25ean ospatzen da, lehen aipatu bezala kontinente honetan baita arruntena gaixotasun hau.

Mikrobiologia

Plasmodium izeneko protozooak eragiten du gaixotasuna, Anopheles eltxoaren bidez (gaitzaren bektorea). Eltxoaren emeak bakarrik elikatzen dira odolarekin arrautzak heltzeko helburuarekin, eta beraz, arrek ez dute ziztatu eta gaixotasuna transmitituko.

Plasmodium-en bost espezie dira gizakia infektatzeko gai, eta horien arabera sortzen dira larritasun desberdineko gaixotasun agerpenak:

P. falciparum espeziea da gaixotasun larriena sortzen duena. P. malariae, P. ovale eta P. vivax-ek sortutako malarriak arinagoak dira. P. knowlesi tximinoak infektatzen dituen espeziea da, baina gizakia ere infekata dezake.

Bizi-zikloa

Malariaren parasitoen bizi-zikloa giza gorputzean.

Gaixotasunaren transmisioa Plasmodium generoko parasitoak dituen Anopheles eltxoaren ziztadaren bitartez gertatzen da. Eltxo honek pertsona bat ziztatzen duenean, alde batetik odola xurgatuko dio baina bestetik bere listua inokulatuko dio. Listu horretan aurkituko dira hain zuzen ere malariaren sortzaileak diren protozooak.

Parasito hauek gibelera heldu eta bertako hepatozitoetan ugaldu egingo dira ugalketa asexualaren bidez. Ondoren, odolera heldu eta eritrozitoak infektatuko dituzte, bertan ugaltzen jarraituko dute beraien haustura sortuz. Hauetako batzuk gametozito emeak eta arrak emango dituzte. Anopheles eme batek infektatutako pertsona ziztatuko du eta gametozito hauek berarengana pasatuko dira.

Gametozito ar eta emeak eltxoaren hestean daudenean bat egingo dute arrautz bat sortuz. Arrautz honek aldaketa desberdinak jasan ondoren, eltxoaren listu guruinetara gizakia infektatzeko gai den esporozitoa helduko da. Infektatuta dagoen eltxo honek gizaki bat ziztatzean plasmodiumen bizi-zikloa ixten da.

Sintomak

Malaria gizakian bi fase desberdinetan garatzen da: fase exoeritrozitiko edo hepatikoa eta fase eritrozitikoa. Lehen fasea gibelean gertatzen den bitartean, bigarrena globulu gorrietan ematen da. Parasitoa eritrozitoetara heldu eta hauek hausten hasten denean agertuko da gaixotasuna eta sintomak, honen ondorioz gainera gaixoak anemia izango du.

  • Parasitoak eritrozitoak hautsi eta odolera ihes egiten duenean hotzikarak agertzen dira. Aldi honetan goragalea, gorakoak eta zefalea ohikoak izaten dira.
  • Hurrengo aldian, sukar altua agertuko da, zenbait kasutan 40 °C-tik gorakoa. Aldi honetan parasitoak eritrozito gehiago inbaditu ditzake.
  • Azken fasean izerdi asko izango du gaixoak.

Gaixotasuna garatu ahala, esplenomegalia eta neurri txikiagoan hepatomegalia agertuko dira. P. falciparum-ek sortutako malaria larriagoa da, gaixotasunarekin lotutako konplikazio larri eta hilgarriak agertzen direlako. Gainera, identifikatzeko ere zailagoa da, sintoma inespezifikoak agertzen baititu, hala nola, sukarra, zefalea, mialgia, goragalea, beherakoa edo tripako mina.

Diagnostikoa

1880an lehen aldiz Charles Laveranek malariaren parasitoa odolean behatu zuenetik, malariaren diagnostikoa odolaren azterketa mikroskopikoan oinarritu da.

Sukarra eta shock septikoa malaria larria bezala diagnostikatu ohi dira Afrikan. Paludismoa endemikoa den zonaldeetan, parasitemiak ordea, hau da, odolean parasitoak izateak ez du esan nahi malaria duenik gaixoak.

Diagnostikorako batez ere odol laginak erabiltzen badira ere, listu eta gernu laginak ere aztertzen dira zenbait kasutan.

Tratamendua

Profilaxia

Anopheles stephensi espezieko eltxoek heldu egiten dute giza-odola zurrupatzeko eta une horretan malaria kutsa dezakete. Moskitoak akabatzea malariari aurre egiteko aukeren artean aipatu ohi da.
  • Eltxoen aurkako neurriak.
  • Farmakoak.
  • Txertoa: Oraindik ez dago behin betiko txertorik. 1986an Manuel Patarroyok probatu zuen lehen aldiz berak sortutako txertoa (SPf 66), emaitza partzialki onekin.

Tratamendua

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «World malaria report 2019» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.