Palomar behatokia

Palomar behatokia (ingelesez: Palomar Observatory) edo Palomar mendiko behatokia Ameriketako Estatu Batuetako behatoki astronomiko bat da. Jabego pribatukoa, Kaliforniako San Diegon dago, Mount Wilson behatokitik 140 kilometrora. Koordenada hauek ditu: 33° 21' 22,80" N, 116° 51' 53,14" O. Itsas mailatik 1706 metro gorago dago eraikita. Instalazioa 1948an inauguratu zuten.

Palomar behatokia
Palomar Observatory
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Kaliforniako konderriSan Diego konderria (Kalifornia)
Ameriketako Estatu Batuetako hiriSan Diego
Koordenatuak33°21′23″N 116°51′54″W
Map
Altitudea1.712 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1928
Inaugurazioa1928
JabeaKaliforniako Teknologia Institutua
KudeatzaileaKaliforniako Teknologia Institutua Kaliforniako Teknologia Institutua
Webgune ofiziala
    Hale teleskopioa

    Behatokiko teleskopio handiena Hale da; izena behatokiaren bultzatzailea izan zen George Haleren oroimenez eman zitzaion.[1] Instalazio hauetatik aurkikuntza asko egin dira; adibidez, 2003ko azaroaren 14an, Sedna planeta nanoa aurkitu zen.

    1970ean Palomar behatokia eta Mount Wilson behatokia erakunde batean bildu ziren, Hale Observatories izenarekin. Kaliforniako Teknologia Institutuak du erakunde horren gaineko jabetza eta agintea.

    Zuzendariak

    • Ira Sprague Bowen, 1948–1964
    • Horace Welcome Babcock, 1964–1978
    • Maarten Schmidt, 1978–1980
    • Gerry Neugebauer, 1980–1994
    • James Westphal, 1994–1997
    • Wallace Leslie William Sargent, 1997–2000
    • Richard Ellis, 2000–2006
    • Shrinivas Kulkarni, 2006–

    Ekipoak

    Hauek dira agian ezagunenak:[2]

    • Hale teleskopioa
    • Samuel Oschin teleskopioa
    • Sleuth teleskopioa

    Erreferentziak

    Bibliografia

    • Crawford, David Livingston. The Construction of large telescopes. Londres, New York: Academic Press, 1966. OCLC 1093049
    • Mollise, Rod. The Urban Astronomer's Guide: a Walking Tour of the Cosmos for City Sky Watchers. Berlin: Springer, 2006. ISBN 9781846282171; ISBN 9781846282164 OCLC 299995003
    • Watterson, T.V. Palomar Observatory. San Diego, Kalifornia: Frye & Smith, 1941.OCLC 6327013

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.