Paloma Pedrero

Paloma Pedrero (Madril, 1957ko uztailaren 3a) madrildar aktorea, gidoilaria, zuzendaria, antzerki-egilea eta Espainiako arte dramatikoko irakaslea da.[1][2][3] Espainiako antzerkigile ezagunenetakoa eta nazioartean gehien aztertu eta aintzatetsi den Espainiako dramaturgia garaikideko pertsonaietako bat.[4][5]

Paloma Pedrero
Bizitza
Jaiotza1957ko uztailaren 3a (66 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria, idazlea, aktorea, gidoilaria eta irakaslea
KidetzaAcademia de las Artes Escénicas de España
Genero artistikoadramaturgia

IMDB: nm0670091 Twitter: palomapedrerodi Edit the value on Wikidata

Bere lanak, gutxienez, hogei hizkuntzatara itzuli dira eta hainbat naziotan estrenatu dira: Estatu Batuak, Australia, Frantzia, Portugal, Alemania, Britainia Handia, Italia, Grezia, Ghana, Eslovakia, Txekiar Errepublika, Korea… eta ia Latinoamerikako herrialde guztiak. Espainiako eta nazioarteko hainbat sari jaso ditu. Espainiako Egile Garaikideen Erakusketan (2005) omendutako lehen emakume dramaturgoa izan zen. 2009an, Caídos del Cielo Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE) sortu zuen. Horren bidez, antzerki-tailerrak egiten ditu etxerik gabeko edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonekin.[6]

2015. urtean, 2004ko martxoaren 11ko atentatuen gai delikatua jorratu zuen Madrilen, Ana el 11 de marzo lanean, Pilar Rodríguezekin batera. María José Alfonso zen obraren protagonista, eta atentatuen egunean trenetako bidaiari baten hainbat emakumeri (amari, emazteari eta maitaleari) buruzkoa da, haien kontakizunek kontaketa osatzen dute. Metateatroa lantzen duten autoreen sustapen batekoa da, hala nola Ignacio del Moral (1957), Ernesto Caballero (1957), Jorge Márquez (1958) eta María Manuela Reina (1958).[3][6]

Biografia

Antropologia Sozialean lizentziatua, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Kudeaketa Psikologian diplomaduna, Florentziako Nazioarteko Institutuak emana. Arte Dramatikoa ikasi zuen Zulema Katz, Alberto Wainer, Dominic de Facio edo John Strasberg irakasle nazionalekin. Zinema-, poesia-, narrazio- eta saiakera-gidoiak ere egiten ditu, baita hainbat edizio kritiko ere. Hainbat komunikabidetan kolaboratzen du artikulugile gisa (Diario 16, El Mundo, ABC, La Razón, Yo Dona, etab.). Nazioartean gehien ikertu eta antzeztutako dramaturgia espainiarreko pertsonaietako bat da. Ozeano Bareko Gidoi Eskolako irakaslea da. 1978an, “Cachivache” talde independentearen sortzailea izan zen, eta harekin hasi zuen aktore eta dramagile karrera profesionala. “Caídos del Cielo” Gobernuz Kanpoko Erakundearen (GKE) sortzailea eta lehendakaria da eta antzerkiaren bidez, gizarte-bazterkeria-arriskuan dauden pertsonei laguntzen die. [6]

Lanak

Hauexek dira bere lan batzuk:[7][8][9][10]

Lan dramatikoak

  • La llamada de Lauren… (1984).

Seinalatutako estreinaldiak: Centro Cultural de la Villa, Madril, 1985, zuzendaria Alberto Wainer; Zorrilla Antzokia, Valladolid, 1985, zuzendaria Juan Antonio Quintana; La Cartoucherie, Paris (Frantzia), 1990, zuzendaria Panchika Vélez; FITEI, Porto (Portugal); Colegio Médico de Concepción, Bertre (Txile), Arrenp. Berrestreinaldia Espainian: Sala Cuarto Muro, Madril, 2002, zuzendaria Aitana Galán.

  • Resguardo personal (1985).

Seinalatutako estreinaldiak: Joera Eszeniko Berrien Zentro Nazionaleko Egileen Tailerra, Espainia, 1986, Paloma Pedroren zuzendaritzapean; Pace Theatre, New York, (AEB, 1991, Timur Djordadze; Frantzia, 2001, Michel Trilloten zuzendaritzapean.

  • Invierno de luna alegre (1985).

Seinalatutako estreinaldiak: Maravillas Antzokia, Madril, 1989. Zuzendaria: Paloma Pedrero. Berrestreinaldia Bellas Artes Zirkulua, Madril, 1996.

  • Besos de lobo (1986).

1983ko Imagen doble elkarrizketari buruz idatzia. Seinalatutako estreinaldiak: Hobart and Willyam Smith Colleges, Kalifornia, (AEB), 1991, Jennifer Cona; Triple Crown, Londres (Ingalaterra), 2000, Margo Sail-Johansen; Teatro Chashama, Broadway, New York (AEB), 2002, zuzendaria: David Gaard.

  • El color de agosto (1987).

Seinalatutako estreinaldiak: Galileo Kulturgunea, Madril, 1988, zuzendaria Pepe Ortega; Pace Theatre, New York (AEB), 1991, zuzendariaTimur Djordjadze; Thèatre du Rènard, Frantzia, 1994, Panchika Velezen zuzendaritza; Giratablas Antzokia, San José (Costa Rica), 1997), zuzendaritza, Berrestreinaldiak Madrilen (Alfil Antzokia, 1993 eta Arlequín Antzokia, 2006) eta Frantzian (Theatre le Proscenium, 2002).

  • La isla amarilla (1988).

Seinalatutako estreinaldiak: Carabancheleko emakumeen kartzela, Madril, 1995. Zuzendaria, Elena Cánovas; Barco de Valdeorras, 2001, zuzendaria Ánxeles Cuña.

  • Noches de amor efímero (Esta noche en el parque, La noche dividida y Solos esta noche), 1987-1989.

Seinalatutako estreinaldiak: ColυVillalbako Kultura Etxea, Madril, 1990, zuzendaria: Jesús Cracio; Teatre du Chaudron, Paris (Frantzia), 1995, zuzendaria: Panchika Velez, Pace Theatre, New York (AEB, 1991, zuzendaria Timur Djordjadze; Lyric Hammersmith Studio, Londres (Inglaterra), 1993, zuzendaria Lisa Forrell; Teatro de la Inspiración, Praga (Txekoslovakia), 2001; Cervantes Antzokia, Valladolid, 2002, zuzendaria Ernesto Caballero; Teatro Bellas Artes, Madrid, 2003; Ensayo 100 Antzokia Madrid, 2002, zuzendaria Carlos Bolívar, Nacional de Brno Antzokia (Txekiar Errepublika), 2004; Estudio Eleonora Duse Antzokia, Erroma (Italia), 2004, zuzendaria Tiziana Bergamaschi; Brancaccio Antzokia, Erroma (Italia), 2004, zuzendaria Ennio Coltorti.

  • Una estrella (1990).

Seinalatutako estreinaldiak: Saint Paul-les-Dax (Frantzia), 1998; Murtziako Romea Antzokia, 1999, zuzendaritza Panchika Velez eta Paloma Pedrero; Hofheimer Theater, Virginia (AEB, Rick Hite zuzendaria eta L Atrium antzokia, Dax, Frantzia, 2003, Panchika Velez zuzendaria. Saio nazionala TVEn, Lo tuyo es puro teatro saioan, eta nazioartekoa, TVEren kanpo-kanalaren bidez, 2000. urtean, Rafael Galán errealizatzailea.

  • El pasamanos (1994).

Seinalatutako estreinaldiak: Nacional de San José Antzokia, Costa Rica, 1999. Zuzendaria: Marielos Elizondo.

  • Locas de amar (1994)

Seinalatutako estreinaldiak: Madrileko Kultur Etxea, 1996, Paloma Pedrero zuzendaria.

  • La noche que ilumina (1995).

Seinalatutako estreinaldiak: Cervantes Antzokia, Valladolid, 2002. Zuzendaria: Ernesto Caballero.

  • De la noche al alba (1995).

Seinalatutako estreinaldiak: Cervantes Antzokia, Valladolid, 2002. Zuzendaria: Ernesto Caballero.

  • Cachorros de negro mirar (1995).

Seinalatutako estreinaldiak: Sala Cuarto Muro, Madril, 1999. Zuzendaria: Aitana Galán; The Bitter Truth Play House, Kalifornia (AEB), 2003, Abraham Celayaren zuzendaritzapean; Forum Romeu Correia antzokia, Lisboa (Portugal), 2003, Almadako Zinemaldiaren barruan, Carlos Antonioren zuzendaritzapean.

  • En el túnel un pájaro (1997).

Seinalatutako estreinaldiak: Hubert de Blank, Habana (Kuba), 2003, Pancho Garcíaren zuzendaritzapean eta García Lorca Antzokian, Getafe, Madril, Hegoaldeko Nazioarteko Jaialdian, 2004ko urrian.

  • Los ojos de la noche (1998).

Seinalatutako estreinaldiak: Kubako Teatro Nacional, Habana (Kuba), 2006, Pancho Garcíaren zuzendaritzapean; Sala Ítaca, Madril, 2007 eta Sala Versus, Bartzelona, 2007.

  • Las aventuras de Viela Calamares (1998).

Haurrentzako antzerkia, Ana Rossettiren eta Margarita Sánchezen laguntzarekin.

  • Viela, Enriqueto y su secreto (1999).

Haurrentzako antzerkia Ana Rossetti eta Margarita Sánchezekin.

  • La actriz rebelde (2001).

Bakarrizketa laburra. Seinalatutako estreinaldiak: Beste bakarrizketa batzuekin batera, La confesión, Círculo de Bellas Artes, Madril, 2001 eta Valencia SGAE ikuskizunean, Donas a escena, 2007.

  • Balada de la mujer fea (2001).

Bakarrizketa laburra.

  • Yo no quiero ir al cielo (Juicio a una dramaturga) (2002).

Santanderko Menéndez Pelayo Unibertsitaterako bakarrizketa, 2002ko abuztuan, egileak interpretatua.

Bakarrizketa laburra. Seinalatutako estreinaldiak: Bellas Artes Zirkulua, Madril, 2004; Alacant, 2005 (Beso a Beso ikuskizunaren barruan), zuzendaria Elena Cánovas, Victoria Eugenia Antzokia, Donostia, 2007, zuzendaria Paloma Pedrero (Mujeres de teatro y cine ikuskizunaren barruan).

  • En la otra habitación (2003).

Seinalatutako estreinaldiak:Irakurketa dramatizatua Londresko Rose Bruford Collage-n, 2005 (The other place, Michael Thompson-en itzulpena).

  • Magia Café (2001-2004).
  • Un cuento romántico (2004).
  • Sobre un relato de agosto de 2003.
  • Ana el once de Marzo (2004).

Seinalatutako estreinaldiak: Círculo de Bellas Artes, Madril, 2005eko martxoaren 11, zuzendaria: Adolfo Simón; Hackney Empire, Londres (Ingalaterra), 2006, Robert Shaw eta Actors Playhouse, New York (AEB), zuzendaria: Anajali (Fringe Festival Internacional); SLEZSKÉ DIVADLO OPAVA (Moraviako Antzoki Nazionala); VÁS ZVE (Txekiar Errepublika), 2010eko urtarrilaren 17an. Itzulpena: Sarka Valverde. Zuzendaria, Jana Janeková; Atenas, Antzerkia, 2010eko otsailaren 2a; estreinaldia, Puerto Ricon, 2013ko abenduaren 11n, Camille Malavéren zuzendaritzapean (Puerto Ricoko Unibertsitatea).

  • Beso a Beso (2005).

Lehen eta azken musuei buruzko bakarrizketak eta elkarrizketak. Seinalatutako estreinaldiak: Teatro Principal, Alacant, 2005. Zuzendaria: Elena Cánovas. Antzerki alternatiba. Buenos Aires, 2010; Zuzendaria: Julia Doynel.

  • Caídos del cielo (2008)

Seinalatutako estreinaldiak: Fernán Gómez antzokia, Madril, 2008, Madrileko XXV. Udazkeneko Jaialdian. Paloma Pedrero. 2009ko maiatzaren 19an berrestreinatu zen Madrilgo Fernán Gómez antzokian, maiatzaren 31ra arte. Valle -Inclán sariaren finalista izan zen, 2009ko antzerki-ekitaldirik garrantzitsuena.

  • La polla negra (2009)
  • La nevada (2009)
  • Noches confundidas: La noche de ellas (2009) y Qué noche me espera (2007)
  • Caídos del Cielo 2 (El secuestro)

Caídos del cielo eta La polla negra bakarrizketa ditu oinarri. Seinalatutako estreinaldiak: Bulevar de Torrelodones antzokia (Madril), 2009, Paloma Pedreroren zuzendaritzapean. eta gero hainbat herritan.

  • Androide mío (2010)

Eszenako zuzendari lanak

  • Invierno de luna alegre, Paloma Pedrero. Estrenaldia, Maravillas Antzokia, Madrid, 1989.
  • Locas de amar, Paloma Pedrero. Estreno absoluto, Centro Cultural de la Villa, Madrid, 1996.
  • Una estrella (Codirección con Panchika Vélez) de Paloma Pedrero. Estrenaldia, Teatro Romea Antzokia, Murtzia, 1998.
  • Noches de amor efímero (Esta noche en el parque, La noche dividida, De la noche al alba, Solos esta noche), Paloma Pedrero. Estrenaldia, Buenavista Kulturgunea, Madrid, 2000.
  • Resguardo personal, Paloma Pedrero. Estrenaldia, Taller de Autores del Centro Nacional de Nuevas Tendencias Escénicas, Madril, 1986.
  • Pic-nic, Fernando Arrabal. Estrenaldia 2000ko ekainaren 19an, Alfil Antzokia, Madril.
  • Caídos del cielo, Paloma Pedrero. Estrenaldia, Madrilgo Fernán Gómez Antzokia, 2008ko Udazkeneko XXV Jaildiaren barruan.
  • El secuestro (Caídos del cielo lanean oinarritua) eta La polla negra bakarrizketa. Estrenaldia, Torrelodonesko Bulevar Antzokian , 2009.

Irakurketa dramatizatuak: erdi-irakurketa

Irakaskuntza eskarmentua

  • 1987 eta 1988. Antzerki-eskolak Madrileko García Lorca ikastetxean.
  • 1990. Kultura Ministerioaren Joera Eszeniko Berrien Zentro Nazionaleko egile gazteentzako egitura dramatikoaren tailerra.
  • 1991 eta 1992. Institutuetako Hizkuntza eta Literaturako irakasleentzako antzerki-mintegiak (LHI) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa.
  • 1993. Antzerki tailerrak Ciudad Real eta Toledon.
  • 1994. Antzerki-idazketarako lantegia Errenterian (Gipuzkoa) eta beste bat Cuencan.
  • 1995. Tailerra Murtziako Arte Dramatiko Eskolan.
  • 1996. Antzerki-idazketari buruzko ikastaroa Murtziako Itsas Unibertsitatean.
  • 1997. Unibertsitate Politeknikoko lantegia.
  • 1988. Unibertsitate Politeknikoko lantegia
  • 1999. Alcorcóneko lantegia.
  • 1999. Idazketa lantegia Costa Ricako San Josen.
  • 1999. Lantegia Zacatecasen. Mexiko.
  • 2000tik 2003ra. Interpretazio- eta idazketa-eskolak eman zituen Madrilgo TAIn.
  • 2000. Idazle kubatarrentzako lantegia. Hubert Le Blanck aretoa, Habana. Kuba.
  • 2002. 30 orduko tailerra AATn (Antzerki-egileen Elkartea).
  • 2003. Lantegia Amerikako Etxean. Madril.
  • 2006. Madrilgo AATko lantegia.
  • 2008. Aktoreen Batasuneko lantegia. Donostia.

Sariak eta aintzatespenak

  • 1984an Valladolideko II. Antzerki Laburren Saria, La llamada de Lauren lanarekin.
  • 1987an San Javierko Antzerki Laburreko I. Sari Nazionaleko akzesita, El color de verano lanarekin.
  • 1987an Tirso de Molina saria, Luna alegre lanarekin.
  • 1994an Madrilgo Udazkeneko Jaialdiko VI. Antzerki Aukerako Erakusketako egile onenaren saria, Noches de amor efímero / Nuits d amour éphemère lanagatik, Panchika Velezek zuzendutako Arguia Theatre konpainia frantsesak aurkeztua, eta Novas Yeses konpainiaren Invierno de luna alegre lanagatik, Elena Cala zuzendari dela.
  • 2003an Kritikaren saria: En el túnel un pájaro, UNEAC, Habana.
  • Kritikaren saria, ikusleen saria eta Solos sariaren hirugarren saria Solos esta noche (Noches de amor efímero), Erromako Attori in cerca d’ autori italiar eta europar egileen eskutik.
  • 2004an Magia Café lanarekin akzesita, SGAE saria.
  • 2005eko azaroan Egile Garaikideen Erakusketaren omenaldia. Alacanten.[4]
  • 2007ko apirilean Beso a beso lanarekin Valle Inclán I. Antzerki sarirako izendatua. Madril.
  • 2008an Antzerkiko I. Talia Saria, UNESCO Madrilek eta Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak emana.
  • 2009an Antzerkiko Valle Inclán III. sarirako izendatua, Caídos del cielo lanarengatik.
  • 2010eko CELCITen domina (Antzerki-sorkuntza eta -ikerketako zentro latinoamerikarra).
  • 2017 UNESCOren enbaxadorea.[4]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Paloma Pedrero | PDF | Science | Ciencia filosófica» Scribd (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  2. «The Life & Works of Paloma Pedrero» www.classicspanishbooks.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  3. Luis María Anson. «Paloma Pedrero y el 11-M». El Cultural.. .
  4. «Paloma Pedrero» academiadelasartesescenicas.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  5. (Gaztelaniaz) Cervantes, Biblioteca Virtual Miguel de. «Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes» www.cervantesvirtual.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  6. «Paloma Pedrero» www.contextoteatral.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  7. (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Paloma Pedrero: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  8. «Egilearen liburu guztiakPaloma Pedrero» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  9. (Gaztelaniaz) «Paloma Pedrero » Leer Libros Gratis Online En Español (Más De 30.000 Libros!)» Leer Libros Gratis Online En Español (Más De 30.000 Libros!) (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  10. (Gaztelaniaz) «Paloma Pedrero» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).

Kanpo estekak

  • Ong Caídos del cielo:
  • La llamada de Lauren: y
  • Besos de lobo:
  • Entrevista con la autora:
  • Escuela de guion Pacífico:
  • Caos Editorial:
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.