Palmiste olio

Palmiste olioa olio palmondo afrikarraren (Elaeis guineensis) hazitik ateratzen den olioa da. Ez nahasi landare beraren fruituaren mesokarpotik ateratzen den palma olioarekin.

Palmiste olioa, koko olioa eta palma olioa bezala, gantz-azido aseetan aberatsa den landare olio bakarrenetakoa da. Giro-tenperaturan erdi-solidoa den olio honek koko olioak adina gantz ase dauka, eta palma olioak baino gehiago. Kosmetikan (xaboiak, kremak), industria kimikoan (bernizak, margoak, erretxinak), garbigarriak egiteko eta janari industrian erabiltzen da [1]

Osagaiak

Palmiste olioaren batez besteko gantz-azido osaketa hau da[2]:

Gantz-azidoak Ehunekoa
aseak azido laurikoa %48
azido myristikoa %16
azido palmitikoa %8
azido kaprikoa %4
azido estearikoa %3
monoasegabeak azido oleikoa %15
poliasegabeak azido linoleikoa %2

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.