Palmirako Inperioa
Palmirako Inperioa (270-273) Palmiran oinarritutako estatu bat izan zen, III. Mendeko Krisian Erromako Inperiotik banandu zena. Syria Palaestina, Arabia Petraea, Egipto eta Asia Txikiko probintziak hartzen zituen.
Palmirako Inperioa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
270 – 273 | |||||||
Monarkia | |||||||
Geografia | |||||||
Historia | |||||||
Sorrera | 270 | ||||||
Amaiera | 273 | ||||||
|
Inperioaren agintaria Zenobia izan zen, Vaballathusen erregente gisa (azken hau 267an bilakatu zen errege). 270an Zenobiak, bere jeneralen laguntzarekin Erromako ekialdea garaitu zuen oso denbora laburrean, eta aldi berean Erromarekin erlazioak mantentzen saiatu zen. 271an enperadore titulua eskatu zuen Zenobiak, bera eta bere semearentzat, eta Aureliano enperadorearen aurkako gerra labur bat hasi zuen. Honek Palmira erasotu eta Zenobia atxilotu zuen. Urtebete geroago palmiratarrak matxinatu ziren eta Aurelianok Palmira suntsitu zuen. Gaur egun Siriako nazionalismoan gertakari garrantzitsua da.