Palmira Julia Tello

Palmira Julia Tello Landeta, Tellito edo Amaya Tello ezizenez ere ezaguna, (Madril, 1920ko irailaren 2a - Ib., 2016ko urtarrilaren 16a), espainiar errepublikaren aldeko propagandista eta milizianoa izan zen.

Palmira Julia Tello

Bizitza
JaiotzaMadril, 1920ko irailaren 2a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 2016ko urtarrilaren 16a (95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta propagandista
KidetzaGazteria Sozialista Bateratuak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Biografia

Madrilgo Cuatro Caminos auzoan jaio zen. 14 urterekin Alderdi Komunistako militante egin zen.

Gerratea

1936ko altxamendu militarra gertatu zenean, Gazteria Sozialista Bateratuan izena eman zuen, eta bertako errepublikaren aldeko propaganda taldeko kide bezala militatu zuen. Herriz herri, milizietan parte hartzeko dei eginez mitinak eman zituen.

1936ko urriaren 31n, milizianoz jantzita agertzen zen bere argazki bat Estampa aldizkari ezagunaren azalean agertu zen[1] . Geroago, Thaelman brigadari lagundu zion hainbat frontetan.

Frontean hil zen soldadu errepublikazale batekin ezkondu zen.

Gerra ondoren

Gerra amaitu zenean, Alacantera joan zen ihes egiteko itsasontzi bat hartzeko asmoarekin, baina lekurik ez zegoela eta Madrila itzuli behar izan zuen. Ezagutu ez zezaten, izena aldatu zuen, Lazaro Landeta, Telloren aitona, Bilboko Buiako baserri batekoa zen, eta honen ohoretan, eta Dolores Ibarruriren alabak bezala, Amaya euskal izena hartu zuen beretzat[2].

1939an, Las Trece Rosas fusilatu zituztenean, eta polizia frankista bere bila zebilela jakin zuenean, Madil utzi eta Zaragozara alde egin zuen. Bertan, modista bezala lan egin zuen. Ciriaco Parraga, margolari erretratugilea ezagutu zuen. Bikotea Bilbora joan zen bizi izatera. Parragak, Perdimos la guerra izeneko obran, Tello irudikatu zuen begirada galdua zuela.

1960ko hamarkadan, Begoña auzoko bere etxean Euskadiko Alderdi Komunistako ezkutuko bilerak ospatu ziren, eta Euskadi Roja aldizkaria editatzen zen.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Rafael, Patricia. (2018-01-23). «​Tellito, la miliciana que reclutaba y alentaba a las tropas republicanas» Vice (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  2. «Palmira Julia Tello Landeta» www.ehk.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.