Palmas lurmuturra
Palmas lurmuturra Afrikako oso lurmutur garrantzitsua da, Liberia eta Boli Kosta arteko muga Ozeano Atlantikoarekin bat egiten den puntutik 21 kilometro mendebaldera dagoena. Mendebaldeko Afrikaren hegoaldeko muturra da, eta, ozeanografikoki, Nazioarteko Erakunde Hidrografikoaren ustez, Gineako golkoa eta Hego Ozeano Atlantikoaren arteko banatze gunea da.[1] Leku horretan itsasargi bat dago.
Palmas lurmuturra | |
---|---|
Mota | lurmutur, headland (en) eta giza kokaleku |
Geografia | |
Koordenatuak | 4°22′34″N 7°43′01″W |
Herrialdea | Liberia |
County of Liberia | Maryland |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Administratiboki, lurmutur osoa Liberiako Marylandko konderrian dago.
Palmas lurmuturra izenarekin ere ezaguna da Harper hiri liberiarra.
Kanpo estekak
Artikulu hau Liberiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.