Pallone
Pallone (palˈloːne ahoskatua; euskaraz: «puztutako pilota») Italiako eskualde guztietan jokatzen diren hainbat pilota-jokoren izena da, bere araudian alde gutxi dituztenak.[1] XVI. mendearen erdialdetik 1910era arte, pallone col bracciale modalitateko jokalari italiarrak munduko atletarik aberatsenak eta ezagunenak ziren. Bere estadioak sferisterio dute izena eta laxoa jokatzeko erabiltzen duten plazen antzekoak ziren.
Erreferentziak
- Whitman, Malcolm D.. (1932). Tennis: Origins and Mysteries. Mineola: Dover Publications, 85 or. ISBN 0-486-43357-9..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.