Pallars

Pallars Kataluniako herrialde historikoa da, 1936ko banaketa administratiboan Pallars Sobirà eta Pallars Jussà eskualdetan banatu zutena. Noguera Pallaresa iabaiaren arroak sortu zuen (Montsec mendilerrora arte). Geografikoki ibai honen eta bere ibaiadarren harana eta inguruko mendiez osatuta dago.

Pallars eskualdearen kokapena

1936ko banaketa administratiboan Pallars Jussà historikoari Kataluniako Generalitateak gobernatutako Ribagortzako lurralde batzuk ere gehitu zitzaizkion. 1990ean, berriz, Pallars Jussàtik banatu eta Alta Ribagorça eskualdea sortu zuten.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.