Pall Mall

Pall Mall, Londresko Westminster Hiriko kale bat da, Hegomendebalde eta Battersea posta gunean dagoena (SW1 ingelesezko bere siglengatik), eta The Mall kalearekiko paraleloan, St. James bidetik hasi eta Waterloo Placetik Haymarketerantz zeharkatuz. Pall Mall Ekialdeak (East Pall Mall ingelesez), Trafalgar Squarerantz jarraitzen du. Kalea, bide publiko bihurtzen da St. James inguruan eta A4 eskualde errepidearen zatian.

Pall Mall
Pall Mall
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak51°30′25″N 0°07′59″W
Map
Dimentsioak0,6 (luzera) km

    Historia

    Pall Mall, gehiago ezagutzen da XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran eraikitako zaldun klub ugari dituelako. Horien artean, Athenaeum, Travellers, Army and Navy, Reform Club, United Services (gaur egun Zuzendarien Institutua dagoena), Oxford and Cambrdige Club eta Royal Automobile Club nabarmentzen dira.

    Londresko gune artistikoa ere izan zen, 1814an, Royal Academy, National Gallery eta Christie's enkante etxea bertan aurkitzen baitziren, baina hiruretako bakar bat ere ez zen denbora askoz mantendu.

    Pall Mall hegoaldeko ondasun higiezinak, denbora askoz, koroarenak izan dira, eta, oraindik ere, hala izaten jarraitzen dute. St. James Jauregia, kalearen hegoaldeko zatian dago, mendebaldeko muturrean. Malborough House, antzina errege egoitza bat izan zena, Ekialdeko Zatian dago, kalearen ekialdeko izkinan lorategi batetaranzko irekiera duelarik. War Office delakoa zegoen tokia ere izan zen, bere garaian, Erresuma Batuko gobernuaren gune administratibo bihurtu zena, gaur egun, Whitehall kaleari dagokiona. War Office delakoak Cumberland House duke jauregian oinarritutako eraikin multzo batean zetzan. Matthew Brettinghamek eta Robert Adamek diseinatu zuten.

    Gainera, beste bi duke egoitza garrantzitsu zeuden kale honetan: Lehena Schomberg House eta, bigarrena, Buckingham House, Buckinghameko Dukearen egoitza izan zena, eta, ondoren, John Soanek berreraiki zuena.

    Etimologia

    Pall mall izena, pall mall izeneko jokotik dator, XVII. mendean mazo batekin eta pilota batekin jokatzen zena.

    St. James Jauregia eta Pall Mall kalearen ikuspegia, Thomas Bowlesena. 1763an argitaratua
    Charles Knightek eginiko George Dance gazteak eraikitako Boydell Shakespeare Galeriaren grabatua, 1851n, Instituzio Britainiarrak erosi ondoren.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.