Palinpsesto
Palinpsesto hitza grezieratik dator ("παλίμψηστον", euskaraz “berriro grabatua”). Hitz honek ondoren ezabatutako beste idazkeren aztarnak erakusten dituzten eskuizkribuak definitzen ditu. Horrek esan nahi du hasiera batean testu bat idatzi zela baina, denboraz, aurrekoa kendu ondoren, eskuizkribu bera erabilia izan zen testu berri bat idazteko.[1]
Garai batzuetan praktika hau nahi ohikoa izan. Horren zergatia materialen eskasiaren egoeraz bilatu beharko genuke. Esaterako VII. mendean hasita XII. mende arte papiro eskasia handia izan zen eta eskaera handia zegoen; bestetik pergaminoa eskasa zen baita ere eta papera ia ezezaguna.
Jatorrizko testuak berreskuratzeko teknika desberdinak erabili izan dira, eskuizkribuen araberakoak. Oso teknika ohikoa da, esaterako Giobert tindaketa, amoniako-sulfidratoa erabiliz. Zenbait kasutan argia eta materialaren transparentziaren bidez ahal da jatorrizko testua berreskuratzea.
Palinpsesto batzuk oso ezagunak egin dira:
- XVI. mendean San Efrengoren sermoi batzuen azpian Biblia zahar baten zatiak aurkitu zituzten (Codex Ephraemi Rescriptus).
- 1816an Nierbuch-ek Veronan Gaius jurista erromatarraren Institutas liburua San Jeronimoren lanen azpian aurkitu zuen.
- 1822an Angelo Mai orientalistak palinpsesto desberdinetan egile klasikoen testuak topatu zituen, besteak beste, Homero, Simako, Dion Casio, Marko Aurelioenak.
- Arkimedesen palinpsestoa: 1907an Arkimedes Sirakusakoaren lanak otoitz bilduma baten azpian aurkitu zituzten.[2]
Erreferentziak
Bibliografia
- Ángel Escobar, El palimpsesto grecolatino como fenómeno librario y textual, Zaragoza, 2006.