Paliera
Paliera[1] (Pāḷi) antzinako indoariar hizkuntza da, jatorria Indiako iparraldean duena, eta budismoaren Theravada («zaharren bidea») errituan erabili ohi zena. Sanskritoarekin eta antzinako beste indoariar hizkuntzekin badu lotura, baina ezin da esan haien ondorengoa denik. Budak bere irakaspenak jakinarazteko sanskritoa erabili nahi izan ez zuenez gero, budismoak paliera ezagutarazi zuen. Horrela, K.a. III. mendean Indiatik Sri Lankara ahoz zabaldu ziren budismoaren erlijio-irakaspenak palieraz idatzi ziren K.a. I. mendean. Ondorengo mendeetan, Tripitaka budismoaren testu-bildumen bidez (sanskritoz, Tripiṭaka), Birmania, Thailandia, Kanbodia, Laos eta Vietnameraino zabaldu zen paliera. Indiako leku gehienetan XIV. mendean galdu zen, eta zenbait tokitan XVIII. mendea arte iraun zuen.
Paliera | |
---|---|
पालि — Pāḷi | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Myanmar, Bangladesh, India, Laos, Kanbodia, Nepal, Sri Lanka, Thailandia |
Hiztunak | Galdua, erabilera liturgikoa |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Indo-irandar hizkuntzak Indoariar hizkuntzak Middle-Modern Indo-Aryan (en) Middle Indo-Aryan (en) Prakrito | |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, bokatiboa, ablatiboa, lokatiboa eta instrumentala |
Alfabetoa | Brahmi (en) eta latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | pi |
ISO 639-2 | pli |
ISO 639-3 | pli |
Ethnologue | pli |
Glottolog | pali1273 |
Wikipedia | pi |
Linguasphere | 59-AAF-pb |
IETF | pi |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-11-03).