Palestinar arabiera
Palestinar arabiera (arabieraz: اللهجة الفلسطينية) levantetar arabieraren taldeko dialekto bat da, Palestinako Estatuan, Israelen eta palestinar diasporan palestinar gehienek hitz egiten dutena.[1]
Palestinar arabiera | |
---|---|
اللهجة الفلسطينية | |
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza afroasiar hizkuntzak Hizkuntza semitikoak arabiera Levantine Arabic (en) South Levantine Arabic (en) | |
Alfabetoa | arabiar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
IETF | ajp-PS |
Levantetar arabieraren beste forma batzuekiko desberdintasunak
Palestinako arabierak ezberdintasun nabarmenak ditu, Levanteko beste arabiera forma batzuekiko, hala nola siriar arabierarekiko eta libanoar arabierarekiko. Hala ere, horietako bat ere ez da aldaezina, Palestinako arabieraren dialekto continuumaren beraren barruan dauden ezberdintasunak direla eta.[2] Palestinako dialektoen ezaugarri tipiko bat da hasierako hamza duten aditzen forma burutugabeen hasieran o: bokala agertzea.
Palestinar arabierak, bestalde, erkide ditu ezaugarri batzuk ditu egiptoar arabierarekin, eta ezaugarri horiek Levanteko iparraldeko dialektoetatik bereizten dute hiztegian eta gramatikan.
Azpidialektoak
Palestinar arabiera hiru taldetan banatzen da:
- Hiriko palestinar arabiera,
- Landako palestinar arabiera,
- Palestinar arabiera beduinoa.
Horietatik, hiri-azpidialektoa levantetar iparraldeko arabieratik, hau da, siriarretik eta libanoarretik, hurbilen dagoena da, neurri txikiagoan, landa-eremuko biztanleriaren azpidialektoa.
Bien bitartean, beduino-azpidialektoa Arabian bertan hitz egiten duten arabiera-barietateetatik gertuago dago, beduinoek kulturan, hizkuntzan eta ohituretan arabiarragoak direlako (beste palestinarrek ez bezala, mendeetan zehar arabizazio linguistiko eta kulturalaren prozesua jasan ondoren, bere identitate etnikoa arabiar identitate etniko batera aldatu zutelako).
Fonetika
Bokalak
Hona hemen palestinar arabierazko bokalen taula:
Aitzineko | Erdiko | Atzeko | |
---|---|---|---|
Itxi | i iː | u uː | |
Erdiitxi | e eː | o oː | |
Ireki | a aː |
Kontsonanteak
Hona hemen palestinar arabierazko kontsonanteen taula:
Ezpainkari | Hortzartekari | Horzkari/Hobikari | Sabaikari | Belar | Ubular | Faringari | Glotal | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Arrunt | Enfatiko | Arrunt | Enfatiko | Arrunt | Enfatiko | Arrunt | Enfatiko | ||||||
Sudurkari | m | mˤ | n | ||||||||||
Leherkari | Ahoskabe | t | tˤ | (t͡ʃ) | k | kˤ | ʔ | ||||||
Ahostun | b | bˤ | d | dˤ | d͡ʒ | ɡ | (ɢ) | ||||||
Igurzkari | Ahoskabe | f | θ | s | sˤ | ʃ | χ | ħ | h | ||||
Ahostun | ð | ðˤ | z | zˤ | ʒ | ʁ | ʕ | ||||||
Dardarkari anizkun | (r) | rˤ | |||||||||||
Hurbilkari | l | lˤ | j | w |
Erreferentziak
- (Ingelesez) How to Reach your Audience with the Right Dialect of Arabic. in: Asian Absolute. 2016-01-19.
- Palva, H. (1984). A general classification for the Arabic dialects spoken in Palestine and Transjordan. Studia Orientalia Electronica, 55, 357-376.
Kanpo estekak
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |