Palestinako intifadak
Palestinako intifadak Zisjordania eta Gazan palestinar herriak Israelen okupazioaren aurka egindako bi intifada edo matxinaden izena da.
- Artikulu hau Palestinako intifadei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Intifada (argipena)».
Aipatutako bi intifadak palestinarren desobedientzia zibileko kanpainatzat hasi ziren; gero, gaiztotuz joan ziren, israeldarren eta palestinarren arteko indarkeriazko gurpil zoro batean.
Lehenengo Intifada 1987an hasi zen, 1991n indarkeriak behera egin zuen, eta Osloko hitzarmenari esker 1993an amaiera jarri zitzaion, Palestinako Aginte Nazionala sortuta.
Bigarren Intifada 2000ko irailean hasi zen, eta, teorian, 2005eko otsailean bukatu.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Palestinako intifadak |
- (Ingelesez)Informazio orokorra (Intifada.com)
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.