Palestina Estatuko lurralde-antolaketa
Palestinako Estatuaren lurralde-antolaketa 1994ko Osloko akordioen ondorioz ezarri zen. Urte hartan, Palestinar Aginte Nazionalak Tokiko Gobernu Ministerioa sortu zuen, eta 1995ean herrialdeko lurralde-administrazioaren lehen maila 16 gobernaziotan egituratu zuen, bederatzi Zisjordanian eta bost Gazako Zerrendan.
Toki Administrazioari buruzko 1997ko legeak Toki Gobernuaren Ministerioaren jurisdikziotik kanpo uzten ditu errefuxiatu-eremuak. Zuzenean Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren (UNRWA) mende daude, nahiz eta agentzia hori osasun- eta hezkuntza-arloko zerbitzuak hornitzeaz bakarrik arduratu. Beste zerbitzu motarako, hala nola ur edo elektrizitate hornidurarako, erantzukizunak nahasgarriak dira eta udalerriekin batera kudeatzen dira.
Gobernazioak
Zisjordania
Izena | Biztanleria (2007) | Area (km²). |
---|---|---|
Jeningo Gobernazioa | 269.301 | 581 |
Tubasko Gobernazioa | 49.615 | 372 |
Tulkaremgo Gobernazioa | 177.694 | 239 |
Nablusko Gobernazioa | 345.847 | 592 |
Qalqilyako Gobernazioa | 100.753 | 164 |
Salfitko Gobernazioa | 66.136 | 191 |
Ramala eta Al Birehko Gobernazioa | 300.328 | 844 |
Jerikoko Gobernazioa | 44.961 | 608 |
Jerusalemgo Gobernazioa | 415.942 | 344 |
Betleemgo Gobernazioa | 185.572 | 644 |
Hebrongo Gobernazioa | 560.898 | 1060 |
Guztia | 2.517.047 | 5.640 |
Gazako Zerrenda
Izena | Biztanleria (2007) | Area (km²). |
---|---|---|
Ipar Gazako Gobernazioa | 290.843 | 61 |
Gazako Gobernazioa | 524.001 | 70 |
Deir al-Balahko Gobernazioa | 216.494 | 56 |
Khan Yunisko Gobernazioa | 290.399 | 108 |
Rafahko Gobernazioa | 177.632 | 65 |
Guztia | 1.499.369 | 360 |