Palermoko harria

Palermoko harria diorita deritzan harri beltzezko lauza baten zatirik handiena da. Aro aurredinastikotik V. dinastiara arteko gertaera multzo bat grabatua du, hala nola zeremoniak, abere erroldak, Niloren hazkuntzaren urteroko maila eta faraoiaren izena. Izena Italiako Palermo hiritik hartu zuen, bertako Arkeologia Museoan baitago.

Palermoko harria

Zati horrek 43 zentimetroko garaiera eta 30 zentimetroko zabalera du, 2 metroko garaiera eta 60 zentimetroko zabalera bide zituen lauza batetik datorren arren. Dokumentu horren edo antzerako baten zati txikiagoak Kairoko Egiptoar Museoan eta Londresko Petrie Museoan daude.

Testua hiru erregistro horizontaletan banatuta dago:

  • goikoak garai hartako faraoiaren izena adierazten du.
  • erdikoak gertaera nabarmenak: jaialdiak, abere kontaketa, etab.
  • behekoak urteroko Niloren hazkuntza.

Goiko lerroan, Behe Egiptoko zenbait gobernari aurredinastikoren izenak daude: Seka, Khaau, Tiu, Tiesh, Neheb, Wazner, Mehet...

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.