Paleolitoko Venus

Paleolitoko Venusak bolian, harri bigunean (esteatita, kaltzita, kareharria) edo terrakotan egindako Goi Paleolitoko emakume-estatuatxoak dira. Eurasiako aztarnategietan, Pirinioetatik Baikal aintziraraino, agertu dira. Gehienak Gravette aldikoak badira ere, Aurignaciarreko adibide goiztiar batzuk daude, hala nola 2008an aurkitutako Hohle Felseko Venusa (duela 35.000 urte baino gehiagokoa[1]). Berantenak, duela 13.000 urteko Monruzko Venusa esate baterako[2], Magdaleniar amaierakoak dira. 100 estatuatxo inguru ezagutzen dira (250 inguru baxuerliebeak barne hartuta), denak txiki samarrak (4 eta 25 cm artekoak).

Venus izena

"Venus" izena Paleolitoko ehun emakumezko estatuatxo izendatzeko erabiltzen den termino generikoa da. Jakina, ez dira benetako Venus. Paul Hurault Vibraye markesari egozten zaio orokorrean izendatze horren jatorria. Espezialista batzuen arabera, Venus izena aukeratu izana, maitasunaren jainkosa bati erreferentzia eginez, Vibraye-ren aldetik, aukeraketa desegokia izan zen. Estatuatxo horien erdiek neska oso gazteak edo emakume zaharrak irudikatzen dituzte. Beraz, emakumezko estatuatxo hauek, antza, ez dute izaera erotikorik. Sexu adierazpenak bilatzeko grina horrek gizonezko arkeologo batzuen joera erakusten du.[3]

Erreferentziak

  1. Science magazine: The Earliest Pornography?
  2. Don's Maps: Venuses of Neuchatel, Monruz and Courbet
  3. Pamela Russel, « Forme et imagination : l'image féminine dans l'Europe paléolithique », Paléo, Revue d'Archéologie Préhistorique, 5.liburuki, 1.zk.,‎ 1993, 375–388 or. (DOI 10.3406/pal.1993.1119)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.