Paleoklimatologia

Paleoklimatologia historian zehar Lurrak izan dituen ezaugarri klimatikoak eta haien aldaketak aztertzeaz arduratzen den zientzia da. Iraganeko aldaketa klimatikoak eta haien zergatiak aztertzen ditu, hau da, kliman eragina duten faktoreak, eta iraganeko une jakin bateko klima deskribatzen saiatzen da. Klima aldaketan eragina duten faktoreen artean ondorengoak daude: eguzki erradiazioaren intentsitatea, kokapen astronomikoa, erradiazio kosmikoa, ozeanoen eta kontinenteen distribuzioa eta erliebea, atmosferaren konposizioa eta abar.

Azken 500 milioi urteetako paleotenperaturak.

Paleoklimatologiak zientziaren alor asko biltzen ditu barnean (paleontologia, biologia eta geologia, adibidez), hainbat metodo erabiltzen baititu historian zehar zenbait objektutan (arroketan, sedimentuetan, izotzean, zuhaitzetan, koraletan, maskorretan, mikrofosiletan eta abar) gorde diren datu klimatikoak bildu eta aztertzeko. Ondoren, datu horiek erabiltzen ditu Lurraren atmosferaren eta eskualde desberdinetako klimen antzinako ezaugarriak zehazteko.

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.