Palden Thondup Namgyal
Palden Thondup Namgyal (དཔལ་ལྡན་དོན་དྲུཔ་རྣམ་རྒྱལ; Gangtok, 1923ko maiatzaren 23a - New York, 1982ko urtarrilaren 29a) 12. Sikkimgo erregea (Chogyal) izan zen 1963tik 1975era.
Palden Thondup Namgyal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gangtok (en) , 1923ko maiatzaren 23a |
Herrialdea | Britainiar Raj 1947ko abuztuaren 14a) Indiako Agindupeko Lurra (1947ko abuztuaren 15a - 1950eko urtarrilaren 26a) India (1950eko urtarrilaren 26a - |
Heriotza | Memorial Sloan Kettering Cancer Center (en) , 1982ko urtarrilaren 29a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Gangtok (en) |
Familia | |
Aita | Tashi Namgyal |
Ama | Kunzang Dechen |
Ezkontidea(k) | Samyo Kushoe Sangideki (en) (1950eko abuztua - 1957ko ekainaren 17a) Hope Cooke (en) (1963ko martxoaren 20a - 1980) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Chogyal (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bishop Cotton School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | monarka |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
Tashi Namgyal erregearen semea izan zen. Monje budista ordenatu zuten, eta Phodong eta Rumtek monasterioetako buru berraragitu gisa aitortu zuten. 1950ean Samyo Kushoe Sangideki tibetarrarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten. 1957an emaztea hil ondoren, 1963an Hope Cook estatubatuarra ezkondu zen.
1963an tronuan aitaren oinordeko izan zen eta 1965ean astrologoek ezarritako data batean koroatu zuten. Sikkimgo erresuma protektoratu britainiarra izan zen 1949 arte, eta urte horretatik aurrera Indiaren protektoratua. 1975eko apirilean Indiako armadak Gangtok hiriburua okupatu zuen, eta erreferendum batean Sikkim Indian integratzea onartu zen. Batasuna 1975eko maiatzaren 16an gauzatu zen.
Azken erregea etxean atxilotu zuten eta 1976an bere buruaz beste egiten saiatu zen. Minbiziak jota hil zen New Yorken 1982an.