Madama jauregia
Madama jauregia (italieraz: Palazzo Madama) Erroma hiriburuko Navona enparantzatik gertu kokatua dagoen jauregi bat da, Sant'Eustachio rionean. Gaur egun Italiako Errepublikako Senatuaren egoitza da.
Madama jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Hiria | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′57″N 12°28′27″E |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Italia |
Komisarioa | Medici |
Izenaren jatorria | Margarita Parmakoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Giuliano da Sangallo |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Piazza Madama 11, Roma |
Historia
Neronen Termen hondarren gainean eraiki zen Medici familiarentzako. Eraikuntza lanak XV. mendearen amaieran hasi eta 1505 urtean bukatu zituzten. Medici familiako bi kardinal bizi izan ziren bertan, gerora Leon X.a eta Klemente VII.a Aita Santuak izango zirenak.
Gaur egun ikus daitekeen aurrealdea 1650 hamarkadan egina da. Cigoli eta Paolo Maruccellik eraiki zuten.
1743an Medici familia amaitzerakoan Lorrena etxeak eskuratu zuen eta beranduago Benedikto XIV.a Aita Santuak. Honek Aita Santuen Lurraldearen Gobernuaren egoitza bihurtu zuen. 1849an Pio IX.a finantza eta zor publikoaren ministerioak ezarri zituen bertan. 1871 urtean Italia Bateratuak Erroma konkistatu zuen eta Italiako Erresumako Senatuaren egoitza bihurtu zen. Gaur egun Italiako Errepublikako Senatuaren egoitza da.