Bargello jauregia
Bargello jauregia (italieraz: Palazzo del Bargello) 1255ean eraikitako Florentziako jauregia da. Hasiean udalaren egoitza izan zen eta, geroago, presondegi modura funtzionatu zuen (izan ere, 1786 arte, bertako patioan jendea exekutatu zen). Bargello izeneko kargu publiko tradizionalatik datorkio izena.
Bargello jauregia | |
---|---|
Museo nazionale del Bargello | |
Palazzo Bargello | |
Jauregia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Toscana |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Florence |
Italiako udalerri | Florentzia |
Koordenatuak | 43°46′14″N 11°15′28″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1865 |
Inaugurazioa | 1865 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Lapo Tedesco (en) |
Azalera | 3.740 m² |
Ondarea | |
Objetu kopurua | 10.000 item (en) |
Bisitariak urtean | 238.713 |
Kontaktua | |
Helbidea | via del Proconsolo, 4 - Firenze eta Via del Proconsolo 4 |
E-posta | mailto:mn-bar@beniculturali.it |
Telefonoa | tel:+39-055-238-8606, tel:+39-055-064-9440 eta tel:+39 055 0649440 |
Webgune ofiziala | |
Bargello Museoa
1865etik, museo nazional baten egoitza da (Museo Nazionale del Bargello), nagusiki eskulturara eskainia. Besteak beste, San Joan bataiotegiko bigarren atearen eraikuntzarako lehiaketan (1401) Lorenzo Ghibertik eta Filippo Brunelleschik, aurkeztutako Isaaken sakrifizioaren diseinuak erakusten ditu.
Bargellon erakusten diren beste maisu lan batzuk, honako hauek dira:
- Bako, Michelangelorena
- David, Donatellorena
- San Jorgeren Tabernakulua, Donatellorena
- Bako, Jacopo Sansovinorena
- Arkitektura, Joan Boloniakoarena
Datu bitxi bezala, Honolulu Hale, AEBetako Honolulu hiriaren gune zibikoaren patioa eta eskailera, Bargelloren eredua jarraituz diseinatu ziren.
Galeria
- Lorenzo Ghibertiren Isaaken sakrifizioa.
- Niccolo da Uzzanoren Bustoa.
- Tullio Lombardoren Kristoren bustoa.
- Benedetto da Maianoren Pietro Mellliniren bustoa.
- Donatelloren David.
- (Michelangeloren Bako.