Palatinatua
Palatinatua[1] (alemanez: Pfalz), ofizialki hasieran Rhineko Konderri Palatinua (alemanez: Pfalzgrafschaft bei Rhein) eta gero Hautezko Palatinatua (alemanez: Kurpfalz), konde palatinu batek zuzenduriko Germaniako Erromatar Inperio Santuko estatua izan zen. 1356tik aurrera bere buruzagiak Inperioko printze-hautatzaileak ziren.
Palatinatua Pfalzgrafschaft bei Rhein | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1085 – 1803 | |||||||||
Printzerria | |||||||||
| |||||||||
Eskualdeko mapa | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Heidelberg; Mannheim, 1720tik aurrera | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Alemana | ||||||||
Erlijioa | Katolizismoa; Kalbinismoa (1559tik aurrera); Katolizismoa berriro (1685etik aurrera) | ||||||||
Historia | |||||||||
|
Geografia
Geografikoki, bi lurralde handitan banatua izan zen: Renaniar Palatinatua (Rheinpfalz) edo Beherea (Niederpfalz) eta Palatinatu Garaia (Oberpfalz). Renaniar Palatinatuko lurraldeen artean, Rhin ibaiaren bi ibarrak zeuden ibai honen ibilbidearen erdialdean, bere ibaiadar diren Neckar ibaia eta Meno ibaiaren artean. Alemaniar eskualde honetako paisaia natural ederren eta duen klima leunaren ondorioz, Toskana alemaniarra deitzen ohi da.
Historia
Hautezko Palatinatua gero Renaniar Palatinatua (Rheinpfalz) izango zena baino handiagoa zen eta Hogeita hamar Urteko Gerraren ondoren, Palatinatu Behereak (Palatinatu Renaniarrak bera) hauteslerri iraun zuen, baina Palatinatu Garaia Bavariaren menpe gelditu zen.[2]
Gaur egun Behe Palatinatua, Renania-Palatinatua estatu federatuaren zati da, Rheinhessen-Pfalz eskualdea hain zuzen ere, hiriburua Neustadt duena. Eta Goi Palatinatua, Bavaria estatu federatua banatuta dagoen zazpi eskualde administratiboetako bat da, Regensburg hiriburua duena.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. Munduko leku-izen nagusiak euskaraz eta Euskal Herriaren inguruko exonimia. , 104 or..
- Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Palatinatua. .