Palanka jaurtiketa
Palanka-jaurtiketa antzinako kirol bat zen, Espainiako hainbat tokitan eta bereziki Hego Euskal Herrian eta Aragoin ezaguna. Burdinazko barra bat ahalik eta urrutiena jaurtitzean datzan jokoa.[1]
Historia
Barra jaurtiketa kirol ezaguna zen antzina baina gaur egun oso gutxi praktikatzen den kirola da. Euskal Herrian kirolik zabalduena izan zen, baina jaurtiketa olinpikoak (diskoa, mailua, pisua eta xabalina) zabaltzen zihoazen heinean, palanka-jaurtiketa desagertzen joan zen. Euskaldunak palanka erabiltzen zuten harrobietan lan tresna gisa.
Jokoa
Jokoaren helburua palanka ahalik eta urrunen botatzea da. Horretarako erabiltzen den palanka metalikoa eta neurri eta pisu desberdinetakoa izaten da. Arruntenak, 8, 10, 12 eta 25 libratakoak izaten dira.
Jaurtitzeko lekuak hasiera batean zelai, gero futbol zelaia eta hondartza ziren.
Arauak
Palanka jaurti aurretik, jaurtitzaileak urez edota olioz bustitzen dute eskuan hobeto irristatzeko. Guztira 7 modu daude jaurtitzeko baina 3 derrigorrezko bihurtu ziren:
- Bularrez, eskumako hanka lerro ukitzen jartzen da, barra erdialdetik ebazten da eta eskua luzatzen da. Inpultsoa hartzeko buelta erdizirkularra eginda, barra jaurtitzen da, zeina lurrera puntaz eta alderik lodiena aurrez erori behar den.
- Biraka, jaurtitzailea lerrotik metro batzuetara jartzen da eta bertara gerturatzen da biraka inpultsoa hartzeko. Lerrora heltzen denean barra jaurtitzen du.
- Hankape, hankak banatuta, palanka mugitzen da bulkada hartzeko eta indarrez jaurtitzeko.
Nola egiten zen
Burdinazko palanka harrobitako oinarrizko lanabesa zen. Palankaz eta kolpez-kolpe zulatzen zen harria.
Zuloaren hondoan dinamitazko kartutxoa jartzen zen eta leherraraziz harria txikitu egiten zen.
Jaurtiketa motak
Palanka jaurtitzeko modu desberdinak zeuden: "bularretik", "hankartetik" eta "buelta erdiz" izenekoak ziren arruntenak.
Apustuak
Apustuak herritik gertu zegoen belardiren batean egiten ziren.
Erreferentziak
- Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 151.or.