Palaeophragmodictya
Palaeophragmodictya Ediacararra garaian bizi izan zen belakien genero bat da[1]. Duela 635 eta 542 milioi urte artean bizi izan zen[2].
Palaeophragmodictya | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Porifera |
Klasea | Hexactinellida |
Ordena | Reticulosa |
Generoa | Palaeophragmodictya [[|]] |

Aurkikuntza
Bi espezie aurkitu dira, lehenengoa 1996 urtean Australiako Ediacara aztarnategian. Palaeophragmodictya reticulata izena eman zioten (Gehling & Rigby)[3]. 2007 urtean bigarren espezie bat aurkitu zuten Errusian, Itsaso Zuriaren ertzean, Palaeophragmodictya spinosa (Serezhnikova)[4].
Deskribapena
Kupula itxurako animalia bat zen, 7-68 mm-ko diametroa zuena. Saku itxurako egitura erradialez osaturik zegoen eta ale batzuetan kupularen erditik zurtoin bat ateratzen da. Poltsaren ertzetik izpi itxurako harizpiak ateratzen dira[4]. Fosil batzuetan agertzen diren egiturek espikula itxura dute[1].
Bizimodua
10 zentimetrotako altuera hartu zezakeenez uretan suspentsioan zeuden partikuletaz elikatzen zen[1].
Taxonomia
Hasieratik belakien taldean sartu izan da, Hexactinellida klasean, Kanbriarraurreko deskribaturiko lehen belakia izanik. Hala ere animalia zelomatuen ezaugarriak ikusi izan zaizkio, simetria bilaterala[5] adibidez, eta horregatik zelentereoa izan daitekeela proposatu izan da.
Erreferentziak
- Gehling, J. G.; Rigby, J. K.. (1996). Long expected sponges from the Neoproterozoic Ediacara fauna of South Australia. Journal of Paleontology, 70 (2):, 185–195 or. ISBN 0022-3360..
- «Fossilworks: Palaeophragmodictya» fossilworks.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).
- (Ingelesez) Reitner, Joachim; Quéric, Nadia-Valérie; Arp, Gernot. (2011-01-18). Advances in Stromatolite Geobiology. Springer ISBN 9783642104152. (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).
- (Ingelesez) Serezhnikova, E. A.. (2007-07-01). «Palaeophragmodictya spinosa sp. nov., a bilateral benthic organism from the Vendian of the Southeastern White Sea Region» Paleontological Journal 41 (4): 360–369. doi: . ISSN 1555-6174. (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).
- (Ingelesez) Hu, Jie; Chen, Zhe; Zhou, Chuanming; Parsley, Ronald L.; Xiao, Shuhai; Yuan, Xunlai. (2002-04-01). «Towering sponges in an Early Cambrian Lagerstätte: Disparity between nonbilaterian and bilaterian epifaunal tierers at the Neoproterozoic-Cambrian transition» Geology 30 (4): 363–366. doi: . ISSN 0091-7613. (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).