Pako Miangolarra

Francisco Miangolarra Gorostiaga edo Pako Miangolarra (Gernika, Bizkaia, 1934ko abenduaren 8a) euskal kulturaren eta politikaren sustatzaile eta filantropoa izan zen, bai Euskal Herrian bai erbestean (Venezuela, Frantzia).[1] Frankismo garaian Donostiako Gros auzoan Herri Gogoa diskoetxea (1967-1981) sortu zuen, mezenas gisa, Iñaki Beobide teknikariarekin batera, eta Euskal Kantagintza Berriaren hainbat disko grabatu zituen Donostiako estudioan. Mikel Laboak, Benito Lertxundik, Lourdes Iriondok, Xabier Letek, eta Antton Valverdek, besteak beste, diskoak grabatu zituzten Groseko estudio klandestino hartan.[2]

Pako Miangolarra
Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo, 1934ko abenduaren 8a (89 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakargitaratzailea
Lan nabarmenak

Aita itsas-merkataritzako kapitaina zen. Gerra zibila bukatu baino lehentxeago Venezuelan erbesteratu zen familia osoa, Baionatik 1939ko apirilaren 22an aterata. Venezuelan familiakoen artean Inprimategi arrakastatsu bat sortu zuten. 1952tik hasi zen urtero hilabete batzuk Donostian edo Lapurdin ematen. Urte horietan Lapurdin tratu handia izan zuen Federiko Krutwig eta Mark Légasserekin.[2]

Federiko Krutwigen Vasconia (1962) obra polemikoa Paco Miangolarrak sustatu eta finantzatu zuela, Venezuelako erbestetik Ipar Euskal Herrira etorri berritan.[3] [2]

Erreferentziak

  1. «Miangolarra Gorostiaga, Francisco - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
  2. Zubizarreta, Patxi. (2023). Sakonean itsasoa ikusten da. Miangolarratarren uberan.. Txalaparta ISBN 978-84-19319-62-3..
  3. Krutwig, Federiko. «Paco Miangolarra eta Vasconia Federiko Krutwig - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.