Pako Aristi
Pako Aristi Urtuzaga (Urrestilla, Azpeitia, Gipuzkoa, 1963ko irailaren 17a - ) euskal idazlea eta kazetaria da.[1]
Pako Aristi | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Urrestilla, 1963ko irailaren 17a (60 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, kazetaria, iritzi-kazetaria eta haur literatura idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | eleberria antzerkia Haur eta gazte literatura olerkigintza saiakera Iritzi artikulua |
Biografia
Betharran ordenako fraideekin egin zituen bere lehen ikasketak eta ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan, Kazetaritzan lizentziatu zen. Komunikabideetan kolaboratzen du iritzi artikuluak, elkarrizketak eta erreportaiak idatziz hainbat egunkaritan:[2] La Voz, Egin, Liberación, Euskadi Irratia eta Herri Irratian kolaboratzeaz gain, EiTBko gidoilaria ere izan da.[3] Urrestillako elizako organo-jotzailea izan da eta beste instrumentu batzuk menderatzen ditu, horien artean gaita, Galizian egindako egonaldi ugarien ondorioz.[1]
Literatur ibilbidea
1984an, literaturatik eta prentsako noizbehinkako kolaborazioetatik bizitzea erabaki zuen.1985ean bere lehen bi liburuak argitaratu zituen, oihartzun eta onarpen handia izan zutenak: alde batetik, bere lehen eleberria, Kcappo. Tempo di tremolo (Erein),[4] eta bestetik Euskal kantagintza berria (Erein) 1961etik 1985era bitarteko euskal kantagintzari buruzkoa, non lehen aldiz Ez Dok Amairu taldearen hausturaren xehetasunak ematen ziren. Kcappo trilogia baten lehen eleberria izan zen, Irene, tempo di adagio (Erein, 1987) eta Krisalida (Erein, 1990) lanekin osatu zena.[1]
Poesiari dagokionez, Aristik Iraileko ipuin eta poemak (Elkar, 1989) argitaratu zuen lehenik, eta Castletown (Erein, 1996) eta Oherako hitzak (Erein, 1998) izan ziren haren oinordekoak.[5]
1992an eta 1993an Rikardo Arregi Saria irabazi zuen kazetaritza arloan egindako lanagatik.[2]
1998an, Urregilearen orduak eleberriagatik (Las buenas palabras gaztelaniazko bertsioan), Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak urtero ematen duen Kritikaren Saria jaso zuen.[6]
1999an, Aristik Tribuaren hitz galduak ikuskizuna eskaini zuen herri askotan, Mikel Markez musikariarekin batera. Lan honen emaitza disko moduan argitaratu zen. Hurrengo urtean, Venezuelako lurretan Markez abeslariarekin batera egindako bidaia baten kronika argitaratu zuen, Venezuela, iraultza isilaren hitzak (Txalaparta) izenburuarekin. 2000. urtean ere, Nire Uztapide argitaratu zuen, Uztapide bertsolariaren biografia heterodoxoa, bertsolariak bere autobiografian isilarazi zuena erakutsi nahi zuena.[1]
Aristik haurrei eta gazteei zuzendutako literatura ere landu du. Matinellok ez du kukurik entzuten (Erein, 1985), Zazpi pirata baltsa batean (Erein, 1988), Azken lamiaren bila (Erein, 1991), Benetako lagunen aterbea (Ibaizabal, 1998) eta Nemesioren itzala (Elkar, 2005) besteak beste.[5]
Irakurleen erantzun onaren adierazgarri, saiakera-esparruan kokatu izan den Gauza txikien liburua (Erein, 2004) izenburuko lanak Beterriko Liburua saria jaso zuen.[2][7]
2008an Euskaltzaindiaren eta BBKren antolaturiko Toribio Altzaga Sariaren irabazlea izan zen, Josu Dukatiren proposamena lanarekin.[8]
Lanak
Narrazioa
Nobela
Saiakera
Poesia
Haur eta gazte literatura
- Martinellok ez du kukurik entzuten (1985, Erein)
- Martinelo eta sei pirata (1986, Erein)
- Miren, Garbiñe eta sorgin baten komeriak (1987, Elkar)
- Zazpi pirata balsa batean (1987, Erein)
- Jantoki txinoan (1991, Erein)
- Itsasontzi baten (1991, Erein)
- Azken lamiaren bila (1991, Erein)
- Keniako tximeleta (1991, Erein)
- Din, dan, don... kanpai-lapurrak non? (1996, Elkar)
- Benetako lagunen aterbea (1998, Ibaizabal)
- Nire Uztapide (2000, Bertsolari liburuak)
- Egun normal bat amonaren baserrian (2001, Erein)
- Deborah hondartza bakarti batean (2002, Erein)
- Kuxkuxero press (2003, Erein)
- Nemesioren elefantea (2004, Elkar)
- Nemesioren itzala (2005, Elkar)
- Txabola terapeutikoa (2006, Elkar)
- Zazpi pirata baltsa batean (2007, Erein)
- Ez zait irakurtzea gustatzen eta zer? (2008, Elkar)
- Hamasei paisaia eta paralitiko bat (2008, Erein)
- Elurte bateko ipuinak (2009, Erein)
- Miren nunca mais! (2010, Elkar)
- Nemesioren trikitixa (2010, Elkar)
- Scott Berberaneren bizitzako lehen pausoak (2011, Elkar)
- Armiarma txiki baten epopeia handia (2015, Erein)
Kronika
- Euskal kantagintza berria (1985, Erein)
- Venezuela, iraultza isilaren hitzak (2000, Txalaparta)
- Bokadillo baten truke. Antzerki amateurra Azpeitian (2004, Azpeitiko Udala)
- Irunberri, 1990: Arroilaren negarra (2023, Erein)
Biografia
- Gelatxo, soinuaren bidaia luzea (2001, Euskal Herriko Trikitrixa Elkartea)
- Mikel Garmendia (2001, Azpeitiko Udala)
- Kontxu Odriozola, antzerkia bizitzaren edergarri (2002, Uztarria)
- Ignazio Loiolakoa: aingeruen gerlaria (2011, Elkar)
- Jose Maria Iparragirre: haizearen semea (2011, Elkar)
- Plazer bat izan duk, Benito! (2012, Elkar)
Narrazioa - poesia
- Iraileko ipuin eta poemak (1989, Elkar)
Antzerkia
- Josu Dukatiren proposamena (2009, Euskaltzaindia / BBK)
Sariak
- 1992, Rikardo Arregi kazetaritza saria, Klik' baten ondorenak lanagatik.[9]
- 1993, Rikardo Arregi kazetaritza saria, Selma Husley lanagatik.[10]
- 1998, Kritika Saria euskarazko narratibari, Urregilearen orduak eleberriagatik.[1][11]
- 2008, Toribio Altzaga antzerkiko Euskaltzaindiaren eta BBKren Literatur Saria, Josu Dukatiren proposamena lanarengatik.[3]
Erreferentziak
- «Aristi Urtuzaga, Pako - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH). (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- "Pako Aristi Urtuzaga". Euskal Idazleen Elkartea
- Kcappo (tempo di tremolo) Kritiken hemeroteka
- «ARISTI, Pako. Portal Literatura Vasca» www.basqueliterature.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- (Gaztelaniaz) DN.ES.PAMPLONA. (2012-05-02). «Pako Aristi repasa su carrera literaria en el Instituto Biurdana» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- «Pako Aristirentzat Beterriko Liburua 2004 - Albisteak - Hizkuntza Berdintasuna» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- Mikel Zubeldia, Pako Aristi eta Amaia Jauregizar, Euskaltzaindiaren eta BBKren Literatur Sarien irabazleak (Berria)
- «Rikardo Arregi kazetaritza saria» rikardoarregikazetaritzasaria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- «Rikardo Arregi kazetaritza saria» rikardoarregikazetaritzasaria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- (Gaztelaniaz) «Se publica en castellano la novela de Pako Aristi 'Las buenas palabras'. La editorial Erein suma así un cuarto título a su colección de narrativa en euskera llevada al castellano (en Gara)» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).